BILBO. Koronabirusak pertsona guztien bizitzetan izan du eragina, nola edo hala. Horregatik, herritarren egoera jakiteko, Bilboko Udalak koronabirusak eta deseskaladak herritarrengan izandako ondorioak ikertzea eskatu die Ikerfel Merkatuko eta Marketin Estrategikoko Ikerkuntza Institutuari.

Ikerketa honen helburu orokorra da herritarren oraingo egoera aztertzea, Covid-19-ak sortutako osasun-krisiaren ostean, eta Bilboko gizartean eta ingurunean izan dituen ondorioak ikertzea, bai maila sozialean bai lanaren alorrean. Zehazki, ondoko xede hauek dauzka azterlanak:

  • Neurriak arintzeari buruzko informazio mailaren eta faseen balorazioa.
  • Normaltasunera itzultzeari buruzko iritziak jakitea, eta koronabirusari aurre egiteko arauak eta segurtasun-neurriak betetzeari buruzko iritziak jakitea.
  • Neurriak arintzean ematen diren urratsen berri ematen duten kanalak aztertzea, eta Bilboko Udalak emandako urratsen berri emateko erabiltzen diren kanalak aztertzea.
  • Hartutako neurriak gizartean zein mailatan betetzen diren sakon aztertzea. Udalaren papera aztertzea, herritarren artean, komertzioetan eta ostalaritzan gizabideko eta segurtasuneko arauak betearazterakoan.
  • Udalak segurtasun neurri horien bermatzaile gisa betetzen duen papera aztertzea, eta neurriak arintzeko prozesuan udalak garatu ditzakeen balizko zenbait proposamen aztertzea (hiri mugikortasuna, garraio publikoa, berpizte ekonomikoa, osalaritza eta komertzio txikia,...).

Azterlan hori egiteko, 603 elkarrizketa egin zaizkie, telefonoz, Bilbon bizi diren 18 urtetik gorako pertsonei, sexuaren, adinaren eta barrutiaren arabera banatuta. Ikerketaren landa-laneko fasea 2020ko maiatzaren 11tik 13ra egin da.