BILBO. Koronabirusak eragindako osasun-alertak udal ekimen ia guztiak bertan behera uztera behartu egin zuen martxoaren 14an. Orain, pixkanaka-pixkanaka normaltasunera itzultzen hasi dira, baina badira batzuk uda pasa eta gero itzuliko direnak. Bilboko Udalak abiarazitako Haurgune eta Kidegune programen kasua da, zeinak irailera arte itxaron beharko dute berriro martxan jarri ahal izateko.

Datorren denboraldiari begira, Udalak erabaki du lehenago hastea, irailean, umeek lehenbailehen izan dezaten aukera aisialdi hezigarrirako gune horietaz gozatzeko, lagundu egiten baitute, gainera, familia bizimodua eta lan bizimodua bateragarri egiten.

Udalak itzuli egingo die Haurgune eta Kidegune programetan parte hartu duten adingabeen familiei jarduerarik egin ezin izan den asteetako kuota-zatia..

EZAGUTZA AGERTZEKO DIPLOMA ETA BIDEOA

Bilboko Udalak eskerrak agertu nahi dizkie Haurgune eta Kidegune programetako umeei, programetan parte hartzeagatik, eta baita ere itxialdian agertu duten jokabidearengatik; hori dela-eta, diploma eta bideo bana bidali dizkie, bideoan euren irudiak agertzen direla, jarduera batzuetan eta besteetan parte hartzen etxetik.

HAURGUNE ETA KIDEGUNE

Haurgune programa 5 eta 8 urte arteko umeentzat da, eta Kidegune, berriz, 9 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Aurten, 501 ume ibili dira programa horietan parte hartzen: 313 Haurgunen, eta 188 Kidegunen.

Haurgune eta Kidegune umeen aisialdirako guneak dira, eta Bilboko udaltegietan antolatzen dira. Begiraleek umeekin lantzen dituzte, jolas eginez, hainbat balio, hala nola errespetua, berdintasuna, kulturartekotasuna, dibertsitatea eta inklusioa, konpromisoa, jasangarritasuna eta bizikidetza, guztiak ere Bilboko Balioen agirian jasota daudela. Aldi honetan, programazioa NBEek planeta babesteko proposatutako GJH Garapen Jasangarriko Helburuak jasangarritasun helburuen ingurukoa izan da.