BILBO. Asteburu honi begira, Bilboko Udalak oinezkoentzako guneak egokituko ditu berriro urian zehar. Pasa den asteburuan abiarazitako neurriarekin jarraituko dute horrela. Neurri horren helburua jendeak kalean segurtasun-distantzia mantentzea da, mugitzeko espazio gehiago izanda.

Zortzi barrutietan aldi baterako neurriak hartuko dira zenbait espazio gordetzeko; espazio horietan ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuko da, abiadura orduko 20 kilometrora mugatuko da eta oinezkoek eta bizikletek lehentasuna izango dute. Guztira, 126.330 metro karratu izango dira, non errazagoa izango baita joan-etorri osasungarriagoak eta jasangarriagoak egitea.

IBILTARIEN SAREA

Hain zuzen ere, ibilbide seguruagoak eta irisgarriagoak proposatzeko asmoz, Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak aldaketa batzuk egin ditu Osasun eta Kontsumo Sailak "Ibiltarien Sareko" 15 ibilbideetan, pertsonen joan-etorriak hobetzeko eta jende pilaketak saihesteko.

Aldaketa horien artean daude semaforoetako denborak egokitzea oinezkoei lehentasuna emateko, espaloiak aldi baterako zabaltzea, norabideak mugarritzea, seinale gehiago jartzea. Bihotzaren Espainiako Fundazioak oraintsu saritu ditu ibilbide horiek, uriak herritarrentzako inguru atseginagoak bihurtzeko ekimenaren adibide argia direlako. Edozein adinetan egiteko modukoa paseoak dira, gutxi gorabehera ordu bikoak.

Bilboko Udalak ibilbide horiek egitea proposatzen du neurrizko intentsitateko ariketa direlako eta, era berean, uriko hainbat inguruz gozatzeko aukera ematen digutelako. Horrez gain, azpiegiturak dauzkaten guneak dira: eserlekuak, iturriak, komun publikoak€