BILBO. Ibilbide luzea geratzen da koronabirusa atzean utzi dugula esan ahal izateko, baina pixkanaka-pixkanaka gizartea normaltasuna berreskuratzen doa nolabait. Nahiz eta ordutegi zehatz batzuk betetze, jendea jada kalera atera daiteke. Horregatik, Bilboko Udalak bihartik aurrera hasiko da uriko jarlekuak higienizatzen. Eremu publikoan dauden 11.500 banku baino gehiagori kenduko dizkiete zigilua, herritar guztien -baina batez ere adineko pertsonen- segurtasuna bermatzeko.

Lan horretarako, Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Sailak baditu hidrogarbitzaileez eratutako 10 talde eta beste 4 talde kaleak makinek eta pertsonek jaurtitako urez garbitzeko, eta uste da asteburua baino lehen amaituta egongo dela jarlekuak higienizatzeko lana.

Nolanahi ere, Bilboko Udalak gogorarazi egin die herritarrei krisi egoeran gaudela oraindik ere, eta, beraz, ezinbestekoa dela betetzea pertsonen artean segurtasun tartea gordetzeko osasun agintariek emandako arauak. Hala, bada, herritarrei eskatzen die ez daitezela elkarrenganatu eta bildu uriko jarlekuetan.

Osasun alerta hastearekin, Bilboko Udalak berrantolatu egin zuen Hondakinak Garbitzeko eta Biltzeko Zerbitzua, eta baliabideak, hala nola eskuz eta makinaz erraztatzeko zerbitzu batzuk, lehentasun handiagoko beste eginkizun batzuetan jarri zituen, batez ere kaleak desinfektatzen.

Egungo egoeran, kalean jarduera bizten hasi delarik eta “normaltasun berria” deritzon horri begira, Udalak beharrezko jo du lana berrantolatzea, eta zerbitzu misto bat eratzea, ezohiko lanei ekiteko, ohiko garbiketa eta higienizazio lanez gain, herritarrak uriaz eta hiri altzariez gozatzera itzul daitezen.