BILBO. Gaur, apirilaren 14an, Bilbon martxan zeuden eta alarma egoera-eta bertan behera utzi behar izan ziren obrak hasi dira berriro lanean. Atzo, Bilboko Udalak bide publikoan obrak egiten aridiren enpresa esleipendunekin hitz egin eta gero hartu zen erabakia.

Nolanahi ere, geldialdiaren hasieran gertatu zen bezalaxe (denbora tarte bat eman zen materialak balizatu, estali eta kentzeko), lehenengo orduak beharrezko materialak azaleratu eta eramateko eta balizak kentzeko erabiltzen ari dira, eta ondorioz, gaur bederen, jarduerara apurka-apurka itzuliz joango dira.

Obra guztiak gaur hasi dira berriz ere, zenbait jarduketa izan ezik, izan ere, azken hauetako enpresa eraikitzaileek Pazko asteko oporrak mantenduko dituztenez gero, lanak ez dira berriro hasiko astelehenera arte, hilak 20. Halaxe gertatuko da Calixto Diez plaza urbanizatzeko lanetan, Zorrotzaurreko Beta 2 eraikinean eta Errekalde, Uzturre eta Enkarnazio plazetan estalkiak jartzeko lanetan.

Beraz, gaur jarduerara itzuli diren lanen artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Arangoitiko Parkea
  • Basurtuko ingurunea berreskuratzeko lanak
  • Ibaieder garagardotegia
  • Ibaizabal Landa
  • Belategi Plaza
  • Olabeagako elementu mekanikoak
  • Ventosa Bidea
  • Artxandako Begiratokia
  • Artxandako linea elektrikoa lurperatzeko lanak
  • Iparragirre kalea oinezko eremu bihurtzeko lanak
  • Zamakolako ezponda finkatzeko lanak

Obretako ordutegiari dagokionez, baldintza normaletan lanaldi zatitua izan ohi da (08:00etatik 18:00etara), baina egoera horretan (geldialdi osoaren aurreko asteetan bezalaxe), lanaldi trinkoak egingo dira 08:00etatik 15:00etara bitartekoa.

Lan-osasunaren arloan hartu beharreko neurriak enpresa esleipendunei dagozkie, bakoitzaren erantzukizun korporatiboaren harira.