BILBO. Coronavirusa dela eta, Bilboko Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzuak murriztu egin ditu. Horrela, San Agustin eraikinean dagoen Erregistro Orokorrean eta Udal Barrutietako Zentro batzuetan zentralizatu egin ditu arreta-zerbitzuak. Gizarte-larrialdiak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan artatzen jarraituko dira.
Arreta-ordutegia goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurriak errespetatzeko eskatzen zaie zerbitzu horiek erabiltzen dituzten pertsonei.
Langileen segurtasuna bermatzeko adostutako jarraibideez gain, Udalak gel-banagailuak jarriko ditu eskuak garbitzeko, eta erabiltzaileen eta funtzionarioen arteko segurtasun-distantziak kontrolatuko dira. Arreta-postu bakoitzeko pertsona bakarra baimenduko da, eta udal-instalazio horietan guztietan, jendearen edukiera ordenatuko da eta ez da baimendutako pertsona-kopurua gaindituko.
Premiazkotzat jotzen ez diren izapideak edo arretak telematikoki egingo dira, helbide elektronikoaren bidez edo 94 401 00 10 edo 010 telefonoen bidez.
Era berean, Udalak gogorarazten du udal zerbitzuei buruzko edozein kontsulta, gorabehera, kexa edo iradokizun online egin daitekeela zure Udalak aditzen dizu atariaren bidez.
DOKUMENTUEN SARREREN ERREGISTROA
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK:
Lo último |