BILBO. Gaur, martxoak 11, hasi eta ostiralerarte iraungo duen Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XIV. topaketan parte hartuko du Juan Mari Aburtok. Topaketa Sevillan ospatuko da, eta "Sentitzen, hats hartzen eta besarkatzen duten hiriak" leloa darama.

"Bilbo Balioen Hiria" izeneko proiektua inspirazio iturri izan da "Balioen hiria, hiri hezitzailea" sare tematikorako, zeinak Bilbo baitu aitzindari, eta, hala, gaur den egunean, Bilbo eredua da Sare horretako kide diren gainerako hirientzat.

Bilboko Balioen Agiriak 17 balio hauek jasotzen ditu, banakakoak eta kolektiboak: Giza eskubideen errespetua, justizia soziala, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna, solidaritatea, dibertsitatea/inklusioa, konpromisoa, ingurumen jasangarritasuna, parte hartzea, konfiantza, sormena, elkarbizitza, nortasuna, ahalegina, erantzunkidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.

Hiri Hezitzaileen Estatuko Sare honen XIV. topaketa hau martxoaren 11n, 12an eta 13an ospatuko da, Estatu osoko herri eta hirietako ordezkariak bilduko dituelarik. Bilboko alkateak mahai-inguru batean parte hartuko du, beste hiri batzuetako alkateekin batera, hala nola Sevilla, Santander, Madril eta Bartzelona. Mahai horretan, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XIV. topaketa honetako hiru ardatzei ekingo zaie, "Sentitzen, hats hartzen eta besarkatzen duten hiriak".

Alkateak solasean jardungo dira, ingurumen jasangarritasunaz, bizi kalitateaz, ohiturak aldatzeaz, biziera osasungarriak sustatzeaz, natura eta hiriaren arteko integrazioaz, elkarbizitzaz, inklusioaz, genero berdintasunaz, errespetuaz, dibertsitateaz, elkartasunaz, belaunaldi arteko harremanez eta kultur arteko harremanez, kultur sormenaz, aisialdi hezigarriaz eta herritarren parte hartzeaz.

Gainera, Bilbok presentzia nabarmena izango du, "Balioen Hiria, Hiri Hezitzailea" izeneko talde tematikoak landutako ondorioak eta gaiak aurkeztu beharko baititu, bera izan baita talde horren aitzindaria joan den bi urte honetan, Estatuko beste 24 hirik ere parte hartu dutelarik. Hots, Bilbok antolatu ditu taldearen lau saio, kideak bertatik bertara bildu dituenak, eta bera izan da lider eta anfitrioi; gainera, berak zuzendu du online egindako lana ere. Era berean, badu stand bat, eta han jarriko ditu erakusgai prozesuaren, emaitzen eta konpromisoen irudiak.

Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen XIV. topaketarekin, Sevillak amaiera emango dio hiri koordinatzaile gisa bete duen epeari.

HIRI HEZITZAILEEN ESTATUKO SAREA

Bilbo la Asociación Internacional de Ciudades Educadoras (AICE) elkarteko kidea da, (elkarte horrek 90eko hamarkadan hasi zuen bere bidea, Bartzelonan), eta las Redes Estatal de Ciudades Educadoras (RECE) sarearen bidez jarduten da.

Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea (AICE) 1994an sortu zen, eta irabazteko xederik gabeko elkarte bat da, Hiri Hezitzaileen Agiriarekiko konpromisoa beren gain hartu zuten tokiko gobernuekiko elkarlan etengaberako egitura gisa eratua; izan ere, agiri hori da elkartea eratzen duten hirien bide-orria.

Nazioarteko elkarte hau irabazteko xederik gabekoa da, eta 490 tokiko gobernu baino gehiago biltzen ditu, 36 herrialdetakoak (Afrikatik: 5 herrialde, eta 9 hiri elkartu; Ameriketatik: 12 herrialde, eta 57 hiri elkartu; Asia-Pazifikotik, 6 herrialde, eta 29 hiri elkartu; Europatik: 14 herrialde, eta 395 hiri elkartu), trukatzeko, elkarlanean jarduteko eta Hiri Hezitzaileen Agiriaren printzipioak oinarritzat dauzkaten jardun-moldeak egikaritu eta garatzeko eginkizunean aurrera egiteko.

Beste alde batetik, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea (RECE) 188 hiri eta toki erakundek osatzen dute, eta AICEren ikuspegi bera dute, hiria edukiz heziketarako esparru eta eragile batentzat, zeinak, botereak kontzentratzera egiten duen honetan, iritzi publikoa, askatasuna, aniztasuna, banakotasun solidarioa baliatzen baititu, eta aukera ematen baitu pertsonak formatzeko, beren eskubideen aldera ez ezik beren betebeharren aldera ere sentikorrak izango direnak. Azken batean, balioak dituzten pertsonak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, XIV. topaketa honen web orri ofizialean aurkituko duzue: Red Estatal de Ciudades Educadoras.