Zabalik dago Guneberri eta Kideberri programetan izena emateko epea. Programak 5 eta 11 urte arteko umeentzat dira eta arrutietako udaltegietan egingo dira apirilaren 6tik 8ra eta 14tik 17ra, goizeko ordutegian. Izena martxoaren 5era arte eman daiteke leku hauetan: www.bilbao.eus helbidean, 010 / 944 010 udal-informazioko telefonoan, edo "Bilbao Click" bulego elektronikoetan (udaltegietan eta San Agustin eraikinean daude), udal web-orrira sartzeko botoiaren bitartez.

Jendaurreko zozketa martxoaren 6an egingo da, eta hurrengo egunetik aurrera emaitzak kontsultatu eta inskripzioa egin ahalko da (martxoaren 11ra arte), eskaerak egiten diren toki berberetan.

Izena emateko prezioa 16,40 eurokoa da, 10,30 eurokoa familia ugarientzat, edo 6 eurokoa Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat. Kasu guztietan, prezioak astebeterako dira. Interesa duten familiek eskola-oporretako bi asteetako bat aukeratu ahal dute denboraldi horretan.

Guneberri programak guztira 552 plaza eskaintzen ditu 5 eta 8 urte arteko umeentzat (2011-2014): 276 plaza aste bakoitzean. Kideberri-k, ostera, 135 plaza eskaintzen ditu astean 9 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat (2008-2010); guztira 270.

Edizio honetan, "Conociendo Bilbao / Bilbo ezagutuz" da programa hauen bizkarrezurra, eta umeek hiria berriro deskubritzea da helburua, ezagutzen ez zituzten txoko eta pertsonaietara hurbilduz.

Parte-hartzaileek apirilaren 6tik 8ra (astelehenetik eguaztenera) edo apirilaren 17tik 21era (martitzenetik barikura) erabili ahalko dituzte espazio horiek, 9:00etatik 14:00etara, Deustuko, Castañoseko, Otxarkoagako, Begoñako, Alde Zaharreko, Abandoko, Iralako, Basurtuko eta Zorrotzako udaltegietan. Sartzeko ordutegia malgua izango da, 9:00etatik 9:30era.

GAZTEKLUBA

Nerabeentzat ere jarduerak izango dira Aste Santuko eskola-oporren egunetan, Gaztekluba programari esker. Askotariko jarduerak izango dira: irteerak Bilbotik kanpora, dantza erakustaldia eta lehiaketak, kirola eta programa bat; 4 eguneko jarduera goizetan. Jarduera hauetarako izen-emateak martxoaren 16tik 23ra izango dira.

Gainera, Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak-en bidez, beste programa hauek ere jarri ditu abian: 'Semana Santa Deportiva-Divertida' y Campus Específicos. Horietan izena emateko epea otsailaren 25ean zabaldu zan.