'Bilbao poesia' literatur jaialdia martxoaren 9tik 18ra bitartean ospatuko da Bidebarrietan. Aurtengo

jailadiaren gaia natura izango da.

Bilbao Poesía XXI. Literatur Jaialdiaren programazioa gaur aurkeztu da Bilboko Udaletxean Gonzalo Olabarria Kultura zinegotzia eta Begoña Morán programatzailea bertan egon dira programa osoa zehazteko. Jaialdiak Bidebarrietako Liburutegia izango du agertoki.

Bilbao Poesia martxoaren 9an hasiko da, Poesia Sari Nazionala duten hiru emakumek, Ángeles Mora, Pilar Pallarés eta Antònia Vicens, eskainiko duten errezitalarekin, Joserra Senperena piano-jole donostiarrarekin batera. Hiru egileek karrera luzea dute poesiaren munduan, lan asko dute argitaratuta eta aintzatespen garrantzitsuak izan dituzte bere karreretan zehar. Andaluziarra, galiziarra eta mallorcarra dira, hurrenez hurren, eta gaztelaniaz zein euren olerkien jatorrizko hizkuntzan errezitatuko dute.

Egun bat geroago, martxoaren 10ean, poesiaren munduan sortuberriak diren egile-talde bat Bidebarrietako ekitaldi-aretoan bilduko da literaturaren balio berriak ikusarazteko asmoz ospatzen den errizitaldian. Poeta belaunaldi berri honen sei egileek askotariko prestakuntza akademikoa dute eta poesia dute izendatzaile komun. Madrilgo Mercedes Cebrián, Andaluziako Sara Herrera Peralta eta María Sánchez, Ismael Ramos galiziarra eta Aitor Francos bilbotarra dira. Azken honek, medikuntzan lizentziatuta eta psikiatra lanbidez, argitalpenen zerrenda luzea du, eta, gainera, kritika eta artikuluak idazten ditu Pérgola bezalako eranskinetarako eta Quimera bezalako aldizkarietarako.

Poeta hasiberriek lekukoa lagako diote asteazkenean, hilak 11, Juan Carlos Mestre (Leon), Isla Correyero (Caceres), Maribel Andrés (Salamanca) eta Andrés Neuman (Buenos Aires) bezalako ibilbide luzeko beste egile-talde bati. Azken hori, erbesteratutako musikari argentinarren semea, Granadan hazita eta bertako unibertsitatean Latinoamerikako literaturako irakasle izan zen. Poesiari eskainia hasieratik, poema-liburuak, eleberriak, ipuin- eta bidaia-liburuak eta hiztegi satiriko bat argitaratu ditu, besteak beste. Bere liburuak hogei hizkuntza baino gehiagotara itzuliak daude.

Astearen erdian, martxoaren 12an (osteguna), Frantzian bizi den Aurora Vélez, bilbotarraren; Erich Hackl Austriako idazle eta filosofoa, Unibertsitate Konplutentseko irakaslea eta gaztelaniadunaren, eta Donostiako Karmelo Iribarreren txanda izango da. Azken horrek 2018an Euskadi Saria Mientras me alejo liburagatik jaso zuen eta bere lan guztia Poesia Completan (1993-2018) argitaratuta du.

Martxoaren 13an (ostirala) poesia-panoraman nabarmentzen hasten diren ahotsak elkartuko dira, César Brandon, Redry eta Loreto Sesma bezala. Hain zuzen ere, gaztetasuna eta teknologia berrien erabilera direla eta publiko gazte asko adin txikiko irakurleen artean gutxiengoa den diziplina batera eramatea lortu dute. César Brandon (Malabo, Ekuatore Ginea) gizarte hezitzailea da, Granadako Unibertsitatean tituladuna. Bere literatura talentuak irabazi zuen Got Talent 2018. Redry (Valladolid) oso txikitatik hasi zen idazten, eta duela bi urte argitaratu zuen bere lehen liburua. Espasa ES Poesía sarian finalista izan zen 2019an. Loreto Sesmaren kasuan, bere YouTubeko atariaren arrakasta izan zen, non bere poemak errezitatzen baitzituen, bere lehen poema-liburua argitaratzeko aukera eman ziona. Liburu horren ondoren beste bi poema-liburu argitaratu zituen. 2017an, "Ciudad de Melilla" Nazioarteko XXXIX. Poesia Saria irabazi zuen.

BLAS DE OTEROREN EGUNA

Blas de Otero eguna ospatzearekin batera, Bilbao Poesiak Bilboko poeta omenduko du martxoaren 15ean, bere berezko produkzioarekin. Emilio Gutiérrez Cabak irakurriko du, Cecilia Lavilla Berganza sopranoarekin eta Miguel Ituarterekin pianoan, bertsotan eta prosan, testu sorta bat. Sarrerak dagoeneko salgai daude bost euroren truke.

Hurrengo egunean, Loraldiarekin lankidetzan, Bilbao Poesia Nola gorde errautsa kolkoan eztulik egin gabe errezitaldia eskainiko du. Miren Agur Meaberen olerki berriak dira poesia-emanaldi honen protagonistak. Lekeitioko idazleak Amorante eta Aitor Gametxo gonbidatu ditu batek soinu-banda jar dezan eta besteak ikus-entzunezko begirada emateko. Antzerkiaren mundutik iritsi da Eneritz Artetxe, idazle handi baten begirada poetikoarekin elkartze berezi hori lotzeko.

Bilbao Poesiaren azken emanaldia martxoaren 18an izango da eta Nuria Barriosen —filosofoa, eleberrien, olerkien, kontakizunen eta bidaien liburuen egilea, besteak beste—, Francisco Ferrer Lerínaren —filologoa, idazlea, ornitologoa eta itzultzailea—Chantal Maillarderen -Poesia Sari Nazionala 2004an eta Andaluziako Poesia Sari Nazionala, 2007an- eta Juan Ramón Makusoren -filosofoa, filosofiako irakaslea eta euskarazko poesia-idazlea-. eskutik etorriko da. Laurek emango diote amaiera bikaina jaialdiari.

ZUZENEKO MUSIKA

Bilbao Poesiaren esparruan, literatura eta genero hau maite dutenek ere musika onaz gozatzeko aukera izango dute.

Otsailaren 14an, larunbatean, Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak kontzertua emango dute, lehena Euskadin, 'Geltokiak Izarretara' disko-liburuan oinarritua. Diska, 80ko eta 90eko hamarkadetako hamabost euskal kanturen bilduma da, eta Muguruzaren "geografia afektiboa" errepasatzen dute euskal artista horien bidez. Besteak beste, diskak Mikel Laboa, Oskorri eta Xabier Leteren abestiak biltzen ditu. Sarrerak gaurtik aurrera salgai daude, bost euroren truke.

Bilbao Poesiak beste kontzertu bat ere hartuko du, Loraldia Jaialdiaren lankidetzarekin. Bob Dylan Gogoan izenekoa, Iker Diaz eta Adolfo García Gorriaren kontzertu-emanaldia izango da eta martxoaren 16an ospatuko da.

BILBAO POESÍA

Bilbao Poesía Bilboko Udalak eta bere Kultura Sailak duela hogei urte baino gehiagotik Bidebarrieta Kulturgunean kokatuta egiten duten poesiari eskainitako literatur jaialdia da. Bilbok urtero poesiarekin egiten duen topaketa handiak hogeita batgarren edizioa ospatuko du aurten.