Laser izpien aplikazioei buruzko hitzaldia izango da asteazkenean Bidebarrietan. Hitzaldi-solasaldian Nerea Zabalak, Fisikako doktorea, parte hartuko du. Sarrera doakoa izango da.

"Argi-tresnak: zientzia-fikziotik film molekularretara" izenburupean laser izpien zenbait aplikazio azalduko dira eta denbora-tarte labur-laburretan metatutako intentsitate handiko laser-iturriei atxikitako ikuspegi berriak aztertuko dira, izan ere, azken hauek prozesu molekularrak filmatu eta orain arte zientziarentzat arakaezinak diren elektroien munduan barneratzeko aukera ematen dute. Laser izpiek askotariko aukeren eskaintza zabala ireki dute egungo munduan, baina duela hamarkada gutxi batzuk baino ez ziren sortu. 1960an aurkitu zirenez geroztik, laser izpiak zientzia-fikziozko hainbat film eta telesaioren inspirazio-iturri bihurtu dira, baina denboraren poderioz garatutako teknika berriei esker, fantasia horietako batzuk errealitate bilakatu eta biologian, medikuntzan, industrian, telekomunikazioetan, oinarrizko ikerketan nahiz bestelako arloetan arras baliagarriak diren argi-tresna indartsuak sortu ahal izan dira.

Hitzaldi-solasaldia doakoa da lekuak bete arte. Aurretik gonbidapenak eskuratu behar dira Bidebarrieta Liburutegian otsailaren 21etik aurrera. Gonbidapenak jasotzeko ordutegia honako hau izango da: goizez, 10:00etik 14:00etara eta arratsaldez 16:00retatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera.

Nerea Zabala Materialen Fisika Zentroari (CSIC-UPV/EHU zentro mistoa) eta Donostia International Physics Centerri (DIPC) atxikitako ikertzailea, Fisikan doktorea eta UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea da. Egun, argiak nanoeskalan duen portaera ikertzea du ohiko jardunaren ardatz, Nanofotonikaren Teoriari buruzko taldearen barruan.

BIDEBARRIETA ZIENTIFIKOA

Bidebarrieta Zientifikoa Bidebarrieta Kulturgunea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra sustatutako ekimena da hau eta zorroztasunik galdu barik jende guztiari zientzia eta teknologiari buruzko gaiak ezagutaraztea du helburu.

GONBIDAPENEN JASOTZEA

Tokia: Bidebarrietako Liburutegia

Egunak: otsailaren 21etik 26ra.

Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.

Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Lekuak bete ondoren ez da aretora sartzen utziko.

INFO GEHIAGO: www.kulturguneatb.eus

Hitzaldia jarraitu ahal izango da streaming-ez, www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.