BILBO. Bilboko udalak antolatutako "Diseinatu ezazu zeure ekitaldia" ikastaroa martxan da. Doakoa den ikastaroa 18 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago. "Diseinatu ezazu zeure ekitaldia"-ren helburua gazteek diseinatu, antolatu eta kudeatzeari buruzko formazioa hartzeko, beren ekimenak gauzatzeko behar duten ezagutzea hartzea da. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 13ra arte daukate eskabidea betetzeko.

Bilboko Udalaren helburua da gazteen artean parte hartzea, ekintzailetza, sormena eta esperientzia-trukea sustatzea, eta, aldi berean, haiek boteretzea eta tresnak eskaintzea beren proiektuak kudeatu ahal izan ditzaten.

"Diseinatu ezazu zeure ekitaldia" ikastaroak 10 formazio-saio eskaintzen ditu, doan, bakoitza bi ordukoa; Bilborocken egingo da, otsaila eta maiatza artean.

Otsailaren 24a, astelehena.

Martxoaren 2a (astelehena), 9a, 16a, 23a eta 30a

Apirilaren 20a (astelehena) eta 27a.

Maiatzaren 4a (astelehena) eta 6a (asteazkena).

Programa amaitzeko, jaialdi bat izango da, maiatzaren 9an, larunbatean, non parte hartzaileek berek diseinatutako jarduerak gauzatuko baitituzte, tokiko kultur agenteekin elkarlanean.

Parte hartu nahi dutenek otsailaren 13ra arte daukate eskabidea bidaltzeko; horretarako, galdetegia bete behar dute, hemendik jaitsita.

Lantegian, 80 pertsonak parte har dezakete gehienez; jasotako eskabideen artean hautatzeko, kontuan hartuko dira lantegian parte hartzeko adierazten den motibazioa eta bakoitzaren ibilbidea, deialdiaren xedearekin zerikusia duena.