Plaza Barrirarte duten bidea oinez egin zuten atzo Pilarrek eta Soniak, Basauritik zetozen amak eta alabak. Heldutakoan saria zuten zain: Caritas Bizkaiak antolatzen duen errege-opil erraldoia eta solidarioan parte har-tzeko aukera hilara izugarria egin ostean. "Urtero etortzen gara, familian egiteko plan oso aproposa da", adierazi zuten euro baten truke erositako zatia, txokolateaz lagunduta, jan ostean. Milaka pertsona gerturatu ziren atzo, igandea izanda eta eguraldi ona aprobetxatuta, urtero ospa-tzen den egitasmoan nork bere harri-koskorra ekartzeko. Antolakuntzaren esanetan, 3.500 errazio baino gehiago banatu ziren. Batutako dirua Haurtzaro eta Emantzipazio programen barneko proiektuetara bidera-tzeko erabiliko du erakundeak.

"Sarreran dohaintza egin dugu, eta tiketa erosi dugu, opila hartzeko", adierazi zuen Soniak "beti bezala, oso gozo" zegoen opil zatia jandakoan. "Ez dakigu oinez edo metroz itzuliko garen, baina energia birjarri dugu", esan zuen Pilarrek eta gaineratu zuen: "Egun hauetan beti ditugu gogoan baliabiderik ez dutenak, batez ere adin txikikoak baldin badira". Distantzia gutxira, Eduardo Escobes eta Edith Ulloa ildo beretik mintzatu ziren: "Urte osoan pertsona behartsuenei laguntzeko etengabe lanean dauden erakundeak babesteko era bat da guretzako hemen egotea". Nahiz eta horretarako hiru ordu laurdeneko hilara egin behar izan zuten.

"Dagoeneko 16 urte daramatzagu errege-opil ezberdin bat egiteko tradizio honekin. Opila eta txokolatea banatzeaz gain, gu baino bizi balditza okerragoetan dauden pertsonen egoera ikusarazi nahi dugu", adierazi zuen Carlos Bargosek, Caritas Bizkaiko zuzendariak. Bere esanetan, hogei proiektutik gora dituzte eta 670 haur ingururekin lan egiten dute. Halaber, aurten emantzipazio arloko programekin ere bat egin nahi dute, 18 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak. "Laguntza eman behar zaie, egoi-tza-eremuan, prestakuntzan eta laneratzean familia-sarerik ez dutelako kasu askotan", gaineratu zuen.

Bizkaiko Okindegien Elkartearen izenean, bere presidentea den Miguel Ángel Usuriagaren esanetan, "garrantzitsua da honelako ekimenetan parte hartzea". Laugarren urtez parte hartu zuten, eta, beti bezala, erronka opila prestatzeko denbora izaten da: "Urtarrilaren 3an hasi ziren egiten gaur -atzogatik- bukatuta izateko. Osagai sekretua beti izaten da maitekiro egitea".

Maitekiro zerbitzatu zuten opila hamarnaka bolondresek ere. Horietako asko erakundeetako ordezkariak izan zirenak; hala nola, Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto, eta udaltzeko hainbat zinegotzi. Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuaren esanetan, "zailtasunak dituzten gazteentzako tresnak martxan jarri eta indartu egin behar ditugu, euren etorkizuna gure etorkizuna ere badelako neurri batean".