BILBO. 1969. urteak garai baten amaiera eta hurrengoaren hasiera markatu zuen. Gizakiak, jaiotzen ikusi gintuenaz gain, beste astro bat lehen aldiz zapaldu zuen urtea izan zen: Ilargia. Une historikoa izan zen, inolako zalantza barik. Baina, handik hilabete gutxira, gure mundua erabat aldatuko zuen zerbait gertatu zen: Estatu Batuetako ingeniari talde batek fabrikatzaile ezberdinetako bi ordenagailuk euren artean hitz egitea lortu zuen, eta horrela landatu zen Internet izango zenaren hazia. Une hartan gertaera hori oharkabean pasa zen arren, Ilargira iritsi ginenekoa baino askoz garrantzitsuagoa izan zen.

Javier Pedreira, "Wicho" ezizenez ezagunagoa, Coruñako Museo Zientifikoaren Informatika arduraduna da duela ia 15 urte, eta zientziari eta teknologiari buruzko Microsiervos blogaren, gaztelaniaz gehien irakurtzen den zientzia eta teknologiei buruzko guneetako baten, sortzaileetako bat da. Gainera, ohiko kolaboratzailea da hainbat komunikabidetan. Pedreirak ia lau hamarkada daramatza ordenagailuekin lanean, eta InfoVia existitu baino lehenagotik dago Interneten. Ordenagailuen, Interneten, teknologiaren eta, oro har, zientziaren zale amorratua da.

Hitzaldia, beste programa batzuk ere barne hartzen dituen Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago, horien artean "Darwinen Eguna" ?hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera antolatu da?. Programazioaren helburua zientzia jende guztiari modu atsegin eta didaktikoan hurbiltzea eta gaurkotasuna duten zientziako gaiak zabaltzea da. Hitzaldiak amaiera emango dio Bizkaia Zientzia Plaza (BZP) zientzia jaialdiaren hirugarren edizioari.

GONBIDAPENAK JASOTZEKO:

Lekua: Bidebarrietako liburutegia

Egunak: abenduaren 13tik 18ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.

Ordutegia: 10:00-14:00// 16:00-19:00.

Gehienez 4 gonbidapen pertsonako.

Leku guztiak bete eta gero, ezin izango da aretora sartu.