BILBO. Ian Gibson idazle irlandarra eta arrakastatsuak Bilboko udaletxea bisitatu zuen herenegun goizean, hilak 5, arratsaldean Bidebarrietan hitzaldi-kontzertu batean parte hartu baino lehen. Bertan, uriko alkate Juan Mari Aburtok harrera egin zion.

Ian Gibson Dublinen jaio zen, eta Espainiako nazionalitatea du. Bera da Estatuan hispanistarik ospetsuenetakoa. Bere lanik ezagunenak biografikoak dira, hala nola Federico García Lorca poetari buruzkoa (James Tait Black Memorial saria irabazi zuen 1989an, La represión nacionalista de Granada en 1936 y La muerte de Federíco García Lorca lanarengatik, zeina zorrozki galarazia izan baitzen garai frankistan), eta Antonio Machado poetari buruzkoa; hala ere, beste pertsonaia artistiko batzuk ere landu izan ditu, hala nola Salvador Dalí, José Camilo Cela edo Rubén Darío.

Ostegunean, Aburto alkateak zenbait gogoeta partekatu zituen Gibsonekin, memoria historikoaz, Estatu eredu ahalezkoez, kulturak eta literaturak gizarte aurreratu eta balioetan oinarritu baten traktore gisa duten garrantziaz. Topaketa horretan izan zen Gonzalo Olabarria kultura zinegotzia ere.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

Bidebarrieta Kulturgunea udal programaren barruan antolatutako kontzertu-hitzaldi baten parte hartu behar duela-eta etorri da Ian Gibson Bilbora.

Kontzertu-hitzaldia, berez, errezital bat izango da, Federico García Lorcaren alderdietan gutxien ezagutzen denaren omenez, alegia, haren musikagile alderdiaren omenez. "Cómo canta un poeta" ikuskizunak Granadako poetaren kanta batzuk berreskuratzen ditu, haietako batzuk ezezagunak gaur arte, jaio zeneko 120. urteurren honetara arte. Ian Gibson hispanista eta Lorcari buruz adituarekin batera Antonio López izango da, pianoa jotzen, eta Luis Santana baritonoak jarriko du Lorcaren ahotsa.