Bilboko Uriko Zerbitzuen eta Kalitatearen Saileko zinegotziak eta Parke eta Lorategi Publikoen Estatuko elkarteko presidente ordeak hitzarmen bat sinatu dute Bilboko parke horiek sare horretan sartzeko, zeinetan dagoeneko badiren 900 parke eta lorategi baino gehiago, besteak beste Bilboko Kasilda Iturrizar parkea, 2017ko azaroaz geroztik.

‘Vivirlosparques’ plataforma espezializatu bat da, ia 30 hiri biltzen dituena, eta helburutzat duena espazio bakar bat sortzea, jende guztiei aukera emango diena naturagune horiek ezagutzeko, teknologia berrien bidez begietaratuz. Zeren eta, izan ere, informazioa eskuratzeaz gain, bisita birtualak ere egin baitaitezke, edo ibilbideak telefono mugikorrarekin edo tabletarekin.

Bilboko Udalaren ustean, lehentasunezkoa da ondare berdea zaintzea eta babestea. Hori dela eta, lankidetza-hitzarmen horrekin, elkarrekiko ekintzak sustatu nahi dira, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko, eta, hala, hiriko parkeen eta lorategien zaintza eta estimazioa hobetu. Gainera, Udaletxeak balioa eman nahi die Abandoibarrak nahiz Europa Parkeak dauzkaten zuhaitz-bilduma botanikoei, eta nahi du haiek munduko edozein lekutatik gozatzeko modua izatea.

Parke eta Lorategi Publikoen Estatuko Parkea 1973an sortutako entitate bat da, irabaziak egiteko asmorik gabekoa, lorezaintza publiko eta pribatuko profesionalek eratzen dutena, eta haren jardueren xedea da parkeen, lorategien eta paisaiaren era bateko eta besteko alderdi eta arazoak hobeto ezagut daitezen sustatzea eta arlo horietako profesionalizazioa lortzea.

Abandoibarreko Erriberan kokatuta dagoen parkea Bilbo portu-hiriaren eta industria-hiriaren ikurra da, eta erakusten du nola zabaltzen den hiri berria, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran eraldatzen zebilena, Itsasadar aldera. Inguru horretan, behinolako untziolek betetzen zuten eremuan, kultur gune esanguratsu bat sortu da, Guggenheim Museoa eta Euskalduna Jauregia (Musika eta Biltzar Jauregia) dautzala muturretako batean.

Abandoibarra parkea bi eraikin horien artean kokatzen da, eta Abandoibarreko zumarkale berriak, zeinak 74.198 metro koadro hartzen baititu ??horien arteko 38.568 metro koadro berdeguneei dagozkiela??, 202 metro koadro ditu lorategitan, eta zuhaitzetan, ostera, 787 ale. Badira guztira 72 zuhaitz espezie: dibertsitate eta jatorri ugari, beraz, 5 kontinenteetako zuhaitzak aurkitu ahal baitira. Asiakoa: ginkoa; Ameriketakoa: katalpa; Ozeaniakoa: mimosa; Afrikakoa: Atlaseko zedroa eta Europakoa: ezkia.

Espazio publiko hori urbanizatzeko proiektua Javier López Chollet eta Marta Dalmau arkitektoek egin zuten, eta obrak 2005ean bukatu ziren. Arkitektoen jatorria dela eta (Valentziako eskualdea), Mediterraneoko arroan erabilitako espezie ugari aurki ditzakegu, hala nola datilondoa, algarroboa, marugatzea, besteak beste.

Parkeak badu aire zabaleko eskulturen ibilbide bat (Oroitzapenaren ibilbidea), nazioartean ezagunak diren eskultoreen lanak (Rückriem, Tucker, Lüpertz) nahiz euskal eskultore ospetsuen lanak (Chillida, Garraza, Zugasti) dituena, espazio honetako erakargarri nagusietako baten moduan.

Guggenheim Museoaren inguruan beste zabalgune bat dago: han, badira haurrentzako jolasgune zabal bat, edari-kiosko batekin, eta egonleku bat, iturri interaktibo ludiko batekin.

Europa parkea 114.610 m2-ko aisialdi-eremu bat da, ikastetxez eta etxebizitzaz inguratua, eta hiriko beste eremu batzuekin oso ondo komunikatuta dago. Hori dela eta, gune estrategikoa da hirian aisia, kirola eta bizikidetza sustatzeko, eta daukate bertako birika berde garrantzitsuetako batentzat. Begoñako eta Otxarkoaga-Txurdinagako barrutien artean dago, bereziki Otxarkoaga, Txurdinaga eta Santutxu auzoen artean.

Parke hau, zeinak diseinu erromantikoa baitu, 1988an inauguratu zen: Manuel Salinas eta José Iriondo arkitektoek sortu zuten. Horrela, Matalobos ibaiaren ibarbidea egokitu egin zen, parkea kokatzen den lekua, alegia, non txatartegi bat, zabortegi bat eta jarduera osasungaitzak kokatzen baitziren lehenago. Urrats handia egin zen orduan, aisialdirako eremurik ez zeukan aldiri batean.

2016an zehar, Bilboko Udalak hainbat obra egin zituen, aintzira naturalizatuz eta usategia konponduz.

2018ko lehen sei hilabeteetan, hainbat jardun gauzatu ziren herritarrek parte hartzeko prozesuen bidez, eta funtsezko gertatu ziren prozesu horiek. Jardunen emaitza izan zen umeen olgetarako eremu berritzaile bat sortzea, 600 m2-koa; era bateko eta besteko kiroletarako eremu berri bat eraikiz, areto-futbolean, boleibolean eta saskibaloian aritzeko; eta egokitzea.

Bilboko Udalak, garbiketa iraunkorreko zerbitzu baten aldeko apustuan, erabaki du makinen artean 28 GNC ibilgailu (horietako 4, kamioiak, 12 eta 16 tonakoak) eta 8 ibilgailu elektriko arin sartzea, berotegi-efektua eragiten duten gasen (BEG) emisioak murrizteko.

Ibilgailu horiek erabiliz gero, karbono-aztarna murrizten da, erregai konbentzionalen zerbitzua ustiatzeari dagokionez; hona nola:

  • Isurpen guztien % 17
  • Zuzeneko isurpenen % 19

Lorezaintzako tresneriari dagokionez (sasiak kentzekoak, hosto haizagailuak, motozerrak, hesiak moztekoak eta abar), eskuzko tresneria konbentzionalaren % 71,5 (beti izan dira gasolinazko motorrezkoak, orain arte) bateriadun motor elektrikoekin dabil (136 elementu, 190ren artean).

Zerbitzuak, isurpenen ordainetan, CO2-a xurgatzeko aukera ematen duten espezieak landatzen ditu. 2018an, 966 zuhaitz landatu ziren, eta, aurten, kanpainaren amaieran, gutxienez, 840 izango dira landatutako zuhaitzak.

Gogoan izan behar da Bilbok teknologiarik aurreratuena baliatzen duela eta ureztaketa osoa kudeatzeko plataforma digital bat daukala. Horri esker, terminal batetik (mugikorra edo tableta) gaur egun instalatutako ureztatze-sektore guztiak kontrola ditzakegu.

Ureztatze automatikoko instalazioen telekudeaketaren bidez, uraren gastuan %30 aurrezten da, telekudeaketa ezarri aurreko egoeraren aldean.

Berdeguneek 2 milioi metro koadro pasatxo dituzte (2.103.482), baina ez dugu ahaztu behar hiria mendiz inguratuta dagoela. Hiri-lorategiak eta baso-parkeak batuz gero, 12 milioi metro koadro baino gehiago ditugu gozatzeko, eta hirian zehar 200 baso-espezie baino gehiago bereiz ditzakegu.

Gainera, badira 35.000 zuhaitza hiriko plaza eta parkeetan barreiatuak, ezin kalkulatuzko balioa duen ondarea. Guztira, 14.000 zuhaitz inguru daude artelatz espeziekoak, hiriko kaleak ederreztatuz, eta beste 21.000 lorategietan.

Bilboko hiri-parkeetako landaketen %50 barietate autoktonozkoak dira (lizarra, urkia, pagoa, haritza, sahatsa, ezkia, besteak beste), zumarrak, platanoak, Indietako gaztainondoak, aligustreak, astigarrak, ...610 lizar... eta bakoitzak eginkizun erabakigarria du barruti batzuetan eta besteetan.

Parke eta lorategi historikoetan, platanoak eta ezkiak dira nagusi; parke eta lorategi berrienetan, aldiz, bariazio botaniko handiagoa dago, besteak beste, batere arruntak ez diren espezieak: podokarpoa, Abandoibarran, eta erytrina crista-galli, hau ere Abandoibarran.