BILBO. Bilbobus Gabon hauetan Olentzeroren garraio ofiziala izan nahi du. Horrela adierazten du Bilboko Udalak abiarazitako 2019ko Gabonetako kanpainan, zeina atzo goizean aurkeztu zuten.

Udal garraioak, zerbitzu publikoa denez gero, proposamen garrantzitsua egin dio Olentzerori berari: ikazkinaren esku jarri du Bilbobuseko flota handia, garraio ofiziala izan dadin eta opariak arinago eta errazago bana ditzan, Bilboko neskato-mutiko guztien etxeetara garaiz iristeko.

Horrela iragarri zuen atzo goizean alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak. “Egun hauetan Olentzerok lan handia dauka eta horregatik, aurkitu eta laguntza eskaini gura diogu. Zalantza barik, Bilbok garraio publiko bikaina dauka, urian zehar lagundu, jarraibideak eman eta urian handik hona eraman zaitzaketen profesional handiekin. Gabonetan umeei ilusioa eramateko eginkizuna erraztu nahi diogu, eta jakina, non hobeto, Bilbobusen baino”.

Bilboko Udalak kanpaina bat jarri du abian Olentzero aurkitzeko eta doako zerbitzua eskaintzeko gabonetarako. Jakinik Olentzerorentzat zein estresagarria den hain gau laburrean auzo eta etxe guztietara iristea opariekin, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak bilbobusen zerbitzuak eskainiko dizkio pertsonaia ospetsuari, dohainik.

Zalantza barik, Bilbobus garraiobiderik onena da Olentzerorentzat eta Mari Domingirentzat, Lamiarentzat, Basajaunentzat eta Galtzagorrientzat; izan ere, flota handia dauka, neurri guztietako autobusak eta espazio zabala opariak garraiatzeko; Bilboko bide eta lasterbide guztien ezagutza, langile diskretuak eta autobus isilak, auzoetan sartzen direnean inor ez esnatzeko. Horregatik guztiagatik, Gabonetan opariak banatzeko ez dago garraiobide hoberik.

Olentzeroren Gabonetako garraiobide ofiziala izateaz gain, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak eskaintza hau bilbobus 2020. urteko garraiobidea izan nahi duten Bilboko eta Bizkaiko bizilagun guztiei egiten die. Zalantza barik, bada, eta Bilbobus bilbotarren bizimoduan txertatuta dagoen erakusgarri dira urteko 25 milioi erabilerak; horregatik, 2020. urte osoan bilbobusetan dohainik ibiltzeko 50 bonu zozkatuko dira. Parte hartzeko, web-orri honetara sartu behar da: www.bilbobusolentzero.eus.

“Bilbotar guztien ondoan egon nahi dugu bizi dituzten une magiko eta ilusiozko guztietan. Gabonetan eta urteko gainerako egunetan. Baita Bizkaiko herrietatik erosketak egitera Bilbora datozenen ondoan ere. Horregatik, 2020. urte osoan Bilbobusen dohainik bidaiatzeko 50 bono zozkatuko ditugu. Hortaz, bai Olentzerok, gure eskaintza onartzen badu, bai beste herritar batzuk ere, doako bonua eskuratu ahal izango dute” gehitu zuen Alfonso Gilek.

Bilbobuseko autobusetan Olentzero aurkitzen laguntzeko iragarkiak jarriko dituzte eta horrela, Udalaren nahia beteko da, alegia, bilbotarrentzat Gabonak magikoagoak izan daitezen laguntzea Olentzerori.

AUTOBUSEN FLOTA HANDIA

Bilbobusek 141 autobus ditu. Azken 4 urteetan, Bilbobusek 37 unitate berri eskuratu ditu, 11,5 milioi euroko inbertsioa eginda; urtea amaitu aurretik, beste 17 unitate gehituko dira.

2019. urtea amaitzen denean, flotaren % 20 berria izango da..