BILBO. 8 eta 14 urte bitarteko umeei bideratutako magia-ikastaroen hirugarren edizioa martxan da jada, Bilboko Udalak eta Solokoetxeko Nagusiak Elkarteak antolatutakoa. Hirugarren edizio honetan bi ikastaro egongo dira, Tor eta Txoborro magoek eskainitakoak, eta aurrekoetan parte hartu duten umeek maila altuagoko ikastaroa jasoko dute. Ekintza Udalak abiatutako "Solokoetxe Magikoa" programan dago.

Jarduera bata bestearen osteko hiru ostiraletan izango da, azaroaren 8, 15 eta 22an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Solokoetxeko Institutuko liburutegian, euskaraz eta gaztelaniaz. Aurretik izena eman eta matrikula gisa 2 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta Solokoetxeko

Kultur Elkartearen instalazioetan egin daiteke, bertara joanda (astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 20:30era), edo herritarren arretarako telefono zenbakiaren bitartez: 010 / 944010010, azaroaren 6a baino lehen.

Hastapeneko tailerrean magia jokoak egiteko sekretuak azalduko dira. Horrela, lehenengo jokoa egingo da, gero azaldu, bikoteka edo banaka entseguak egin eta, amaitzeko, gura dutenek, gainerakoen aurrean aurkeztu ahal izango dute, euren berbaldia, bromak edo detaileak gehituz. Ikastaroan magia baliabide errazak erabiliko dira, goma elastikoak, klipak, papera eta kartak, besteak beste. Maila aurreratuan aurrerapauso bat emango da, trebezia eta ezagutza maila altuagoa eskatzen duten joko konplikatuagoekin.

Programa azaroaren 29an itxiko da, Solokoetxeko Institutuan egingo den magia ikuskizun handiarekin, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, sarrera librearekin,leku guztiak bete arte. “Astikeriak. Magia ez da sekula berdina izango ? Embrujos. La magia nunca volverá a ser lo mismo” familia osoari zuzendutako pieza elebiduna da. Txoborro eta Tor formatu handiko ikuskizunaren protagonistak dira. Bertan, magia eta antzerkia nahastu egiten dira, itxuraz ezerk zentzurik ez duen unibertso magikoa sortuz. Karten, desagerketen, asmakizunen eta bestelakoen artean, dimentsio handiko eskapismoa egingo dute, eta ikus-entzuleen arteko norbait lebitatzen ere jarriko dute.

AGENDA

Familia osoari zuzendutako magia hastapen/hobekuntza ikastaroa

(Adina: 8 urtetik 14ra eta eurekin doazen helduak)

Arduradunak: Tor ? Txoborro magoak

Egunak: Azaroak 8, 15 eta 22.

Ordua: 18:00 ? 19:30

Lekua: Solokoetxe Institutua

Hizkuntzak: Euskara - gaztelania

Ikastaroan izena emateko: 2 euro

Ikastaroan izena emateko azken eguna: azaroak 6

TOR ETA TXOBORRO MAGOAK

“ASTIKERIAK. MAGIA EZ DA SEKULA BERDINA IZANGO ? EMBRUJOS. LA MAGIA NUNCA VOLVERÁ A SER LO MISMO”

MAGIA IKUSKIZUNA / espectáculo de magia

Eguna: Azaroak 29

Ordua: 18:00

Lekua: Solokoetxe Institutua

Hizkuntzak: Euskara - gaztelania

Sarrera librea leku guztiak bete arte