Bilboko udal txistulari Bandak eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak duten hitzarmenaren barruan kontzertu oso berezi bat antolatu da hurrengo astelehenerako, urriak 21, zeinetan Bilboko kideek (Garikoitz Mendizabal, Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García) eta Kontserbatorioko ikasleak diren Iker Larrauri, Jon Heras eta Maite Lomasek jardungo duten.

Jada ohikoa denez, kontzertua 19:30ean hasiko da eta Euskalduna Jauregiko 0D (A3 zena) Aretoan ospatuko da.

Kasu honetan, txistulari errepertorio tradizionala eta Bilboko Udal Txistulari Bandak azken urteetan enkarguz egindako obra berriak eskainiko dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: “Kontrapasa”, “Gona gorria”, “Eibarko bikotea”, “Gasteizko nere biyotz ikarak”, “Episodios Urbanos”, “Koldo”, “Amaitzeko soinua”, “Gure Herria”, “Idiarena”, “Rapsodia Irlandarra I”, “Agustin, Xantin eta Juan Joxe”, “Osabea” eta Baztan”.

Zentzu horretan, aipatzekoa da ere, urriaren 28an, Bilboko txistulari bandak Nafarroako Kontserbatorioa bisitatuko duela aurretiaz Urian eskainitako kontzertua errepikatzeko.

Denboraldiaren barruko hurrengo hitzordua azaroaren 14an izango da eta elkarte honek kontzertu klasikoagoa eskainiko du bai bere errepertorioagatik bai alderdiko tipoagatik, banda tradizionala izango baita.

Sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan (2 euro), www.euskalduna.eus webgunean (3 euro) eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan (3 euro) erosi ahal izango dira.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin “Gogoeta” eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.