BILBO. Era berean, bilera eta bisita profesionalen programa bat beteko dute, non askotariko gaiak jorratuko diren, esaterako: hiri-berroneratzea, talentua, harremana unibertsitateekin edo NBEk sustatutako garapen jasangarrirako helburuak ezartzea.

Bi hiriek mantentzen dituzten trukerako ikasketa-bisiten programaren barruan antolatuko dira topaketak, eta, horien bitartez, uztailean Bristolgo erakunde-ordezkariak hurbildu ziren gure hiribildura. Bilbok eta Bristolek elkarrekin lan egiten duten askotariko hiri-gaietarako lankidetza sendotzeko, hala nola ekonomia- eta hiri-plangintzan, gobernantzan, mugikortasunean, etxebizitzan eta gazteekin zerikusia duten gaietan (unibertsitatea, enplegua eta talentua).

Etxebizitzari buruzko topaketak

Bestalde, aldi berean, Bilboko Udaleko Etxebizitza zinegotzia den Jon Bilbao Ingalaterrako hirira joango da, eta askotariko topaketak eta bisitak egingo ditu zaharberritze-planak dituzten bizitegi-auzoak eta etxebizitza alternatiboen proiektuak ezagutzeko. Bertan, Bristolgo homologoekin gai horren inguruko bizipenak bultzatu eta partekatuko ditu, eta etxebizitzaren inguruko Festival of the Future City jaialdiaren saioetara joango da.

Bilbo eta Bristolen arteko harremana

Bilbok eta Bristolek harreman estua dute 2018. urtetik; izan ere, bi hirietako alkateak Alkateen Munduko Foroan egon ziren elkarrekin Singapurren. Ondoren, bi hirietako erakunde-ordezkariek bizipenak partekatu zituzten Global Parliament of Mayors ekitaldian, Bristolen bertan egin zena, baita ere Eurocities Batzar Orokorrean eta OECDren ekitaldi batean aurten. Ondorioztatu egin dute, halaber, Bilbok eta Bristolek elkarrekin lan egin behar dutela askotariko udal-esparrutan eta ikasketa-bisiten trukerako programa bati eutsi.