BILBO. Bilboko Udalak pertsona nagusientzat antolatu ohi dituen urriko dantzaldien ordutegiak ezagutzera eman ditu. Casilla eta Levante plazetan egingo dira negua heldu arte. Beti bezala, larunbat eta igandeetan izango dira, asteburu honetan bertan hasi eta hilaren 27an bukatuta.

Ohikoa den legez, astero orkestra bat arduratzen da dantzaldiaz; nagusiek zuzeneko musika entzuteko eta aire zabalean egoteko aukera izaten dute. Dibertitzea, sedentarismoaren aurka egitea eta zahartze osasuntsua sustatzea dira Udalak jarduera honekin lortu nahi duena; izan ere, helburua da pertsona nagusi bilbotarren zahartze aktiboan laguntzea, hartara bizi-kalitate hobea eta handiagoa izan dezaten.

Horiek horrela, parte-hartze bidezko doako jarduera hau ezinbesteko hitzordua da ehunka pertsona nagusirentzat, dantzaldien bidez, aktibo eta osasuntsu egon nahi dutelako, bizimodu sedentariotik urrunduz. Doakoak dira dantzaldiak, sarrera librekoak. Jende asko hurbildu ohi da, onarpen ona daukate.

urriaren 5ean: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Xandalo orkestra

urriaren 12an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Belle&Blue orkestra

urriaren 19an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Amigos del Swing orkestra

urriaren 26an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.

urriaren 6an: Casilla plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.

urriaren 13an: Casilla plazan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.

urriaren 20an: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Galea orkestra

urriaren 27an: Casilla plazan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra