BILBO. Arriaga antzokian, oñatiarraren ahots berezia ia biluzik iritsiko zaigu, gitarra soilik lagun izanda. Bai ekipo elektrikoarekin, edo, kasu honetan bezala, baita formatu akustikoan ere mugak gainditzeko gai den egilearen azken egitasmoa dastatzeko aukera paregabea izango da.

Ruper Ordorika nortasun propioa duen egilea da, ahots bereziko kantaria, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. Eta musika-ikuspegi landukoa, herri-tradizioarekin lotzeko eta abangoardiako musikariekin lan egiteko gai dena. Bere ibilbidean, disko haundiak osatu ditu bai bere kantu ezagunekin -hamabost baino gehiago-, bai eta “Hiru Truku” taldearekin, Euskal Herriko kantu zaharrei buruzko hiru, hain zuzen. Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan eta oraingoan, “Bakarka” izeneko bere azken diskoa argitaratu eta gero, Ruper Ordorika horrela arituko zaigu Arriaga Antzokian: ahots eta gitarra soilez. Oihartzun sakoneko abesti-egilea honen kontzertu berezia, dudarik ez.

Ruper Ordorika euskal musikako erreferente eztabaidaezina da. Bere abestiek egiaztatzen dute eta baita haren konposizioek ere, oroitarazteko botere handia dutenak, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuen gainean eginak.

ARRIAGA ANTZOKIRAKO SARRERAK

? 7 eta 20 euro artean (beherapenekin)

? Salgai egongo dira www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bidez eta antzokiko leihatilan, aldez aurreko salmenta ordutegian.