BILBAO AS FABRIK, EKINZAILETZA BULTZATZEKO EKOSISTEMA BAT

Epe luzera begira diseinatu da Bilbao As Fabrik proiektuaren ekosistema, eta ekintzailetzaren denbora-ziklo osoa hartu da kontuan. Zikloaren hasieran, herritarrak sentsibilizatu eta komunitateak lagundu nahi dira honako hauen berri izan dezaten: zerbitzu aurreratuen eskaria eta eskaintza; teknologia, negozio eta talentuari buruzko prestakuntza; inkubaziotik laguntzea, eta lankidetzaren bitartez haztea.

Horretarako, tokiko hamar bazkidez osatutako talde bat egongo da honako hauek diseinatzeko: prestakuntza-programak, networking-ekintzak eta start-up direlakoak estimulatzen eta ahalbidetzen dituzten proposamenak. Gainera, ideien behatoki eta laborategi bat jarriko da martxan. Hori guztia Euskadin 4.0 industria-eredu bat hedatzeko katalizatzaile gisa jarduteko.

Beta II eraikinean dagoen Bilbao As Fabriken egoitzatik, lau jarduketa garrantzitsu koordinatzen dira:

- Unibertsitateko ikasleei, pertsona ekintzaileei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza-programak, ekonomia digitalean 4.0 industriako erronkei aurre egitea xede dutenak.

- Alor publiko eta pribatuko eragile edo interes-talde nagusien artean networking-ekintzak gauzatzea, industria-sektoreko oraingo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko bideragarria nahiz eraginkorra den estrategia bakarra koordinatze aldera.

- Bilbon egoitza duten start-upak merkaturatzea bultzatzeko eta errazteko proposamenak, 4.0 industriak nazioartean kokatzeko eskatzen duen ezagutzari, espezializazioari eta teknologiari lotutakoak.

- Ideien laborategi eta behatoki bat abiaraztea, non alor teknologiko, 4.0 industriako eta ekonomia digitaleko joerak aztertuko diren tokiko enpresek aurre egin behar dituzten erronkak identifikatzeko eta erronka horietarako irtenbide berritzaileak proposatzeko.

BILBAO AS FABRIK

Bilbao As Fabrik proiektuaren helburua da 4.0 industriarako eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuak sustatzea Zorrotzaurre ekosistema berritzaile gisa egonkortzeari begira. Bilboko Udalak sustatzen eta zuzentzen duen hiri-proiektu bat da, eta finantzaketarako Europako Batzordearen laguntza jasotzen du Eskualdeko Garapenerako Europako Funtsen bitartez, UIA (Urban Innovative Actions) proiektu gisa hautatua izan ostean. Alde batetik, Urban Innovation Actions (UIA) programa, eta, bestetik, Hiri Garapen Jasangarrirako Integraturako Estrategia (DUSI)

Udalak Bilbao Ekintza udal-entitatearen bitartez hartzen du parte ekimenean, baina, beste bazkide estrategiko batzuk ere baditu, hala nola Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea, MIK, Orkestra, GAIA, IDOM eta EKIN. Horrek agerian uzten du lankidetza publiko-pribatua zein garrantzitsua den hiriko etorkizun ekonomiko lehiakor eta jasangarriari laguntzen dioten ekimen handiak bultzatzeko orduan.