BILBO. Ikastaroa 2020ko urtarrilaren 7tik 10era egingo da, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra, José R. Pascual-Vilaplana, izango da irakasle eta aurten, Thomas Doss maisu austriarrak ere parte hartuko du irakasle gonbidatu gisa.

Halaber, nabarmentzekoa da, praktiketako banda modura Bilboko Udalaren Musika Banda arituko dela eta, horrela, ikasle aktibo moduko parte-hartzaileek aukera izango dute zuzendari gonbidatu bat izendatzeko lehiaketa batean parte hartzeko. Zuzendari horrek kontzertuen 2020-2021 denboraldian egingo luke lan taldearekin. Udal bandako irakasleak izango dira amaierako kontzertua zuzenduko duten bost finalisten epaimahaia. Eta hiru kidez osatutako epaimahai profesional batek lehiaketako irabazlea aukeratuko du.

Ikastaroaren edukiak

Gaur egungo orkestrako zuzendariaren figura.

Teknika kironomikoa. Komunikazioa keinuen bidez.

Partituren analisia irizpide interpretatiboa egiteko.

Organologia eta instrumentazio bandistikoa.Didaktika zuzendaritzan: entsegutik proiektu bandistiko baten programaziora.

Izena ematea

Posta elektronikoz bidaliko dira Bilbao Musika erakundera 2019ko urriaren 30a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), izena emateko kuotaren ordainagiriarekin batera.

Ikasle aktiboak izena eman ahala edo/eta CVaren arabera hautatuko dira.

Aukeratuek 2019ko azaroaren 15etik aurrera jasoko dute jakinarazpena.

Irakasle gonbidatua: Thomas DOSS. Linz (Austria), 1966Musikari-familia batean jaio zen, eta Linz hiriko Bricknerkonservatorium kontserbatorioan graduatu zen tronboian, pianoan, konposizioan eta zuzendaritzan. Salzburgon, Vienan, Los Angelesen eta Maastrichten ikasketak jarraitu zituen. 1988an egin zuen debuta, Wiener Kammerorchester-en. Musikari egoiliarra izan da hainbat opera-jaialdi eta -antzokitan, zuzendari nahiz konpositore lanak eginez. Hauek dira batzuk: Brucknerorchester Linz, Philharmonisches Orchester Erfurt, Wiener Kammersinfoniker, Westfälisches Sinfonieorchester, Philharmonisches Orchester Budweis, Südböhmische Kammerphilharmonie, Wiener Kammerchor, Neue Philharmonie Frankfurt eta Österreichisches Ensemble für neue Musik. Hainbat generotako artistekin lan egin du moldaketak egiten eta zuzendari gisa: Harri Stojka, Chris de Burgh, Thomas Gansch, John Williams, Steven Mead eta Christian Maurer dira batzuk. Pedagogo gisa lan egin du zenbait erakundetan: Konservatorium Groningen (Holanda), Lemmesnsinstitut (Belgika), Konservatorium Gent (Belgika), Universität Mainz (Alemania), Musikuniversität Wien eta Anton Bruckneruniversität (Austria). Zuzendaritzako irakaslea da Vienako Konservatorium Wien Privatuniversität delakoan eta Bolzanoko Monteverdi kontserbatorioan (Italia). 1989an konposizioaren Heinrich Gleissner saria jaso zuen Los Angelesen. www.thomas-doss.com.

Irakaslea: José Rafael Pascual-Vilaplana. Muro (Alacant), 1971

Alcoy eta Valentziako kontserbatorioetan ikasi zuen. Bandako zuzendaritza ikasi zuen Jan Cober eta Eugene Corporon maisuekin. Orkestrako zuzendaritza ikasi zuen Vienan Karl Österreicher eta Hans Graf-ekin. Zuzendari gonbidatua izan da zenbait talde sinfonikotan eta bandetan Alemanian, Argentinan, Belgikan, Kolonbian, Kuban, Eslovenian, Frantzian, Italian, Holandan, Portugalen, Errumanian, Suitzan, Uruguain eta AEBn: Kubako Banda Nazionala, Holandako Gazteen Banda Nazionala, Holandako Errege Marinako Banda, Esloveniako SAF Wind Orchestra, Valléseko O.S., Murtziako O.S., Gaztela eta Leongo O.S., Bilboko O.S., Kanaria Handiko O.F., Bukaresteko O.S., Suitzako Aulos W.B., Alacanteko Udal Banda, Bartzelonako Udal Banda, Madrileko Udal Banda, Palma Mallorcako Udal Banda, Gasteizeko Udal Banda, Tenerifeko Santa Cruzeko Udal Banda, Oviedoko Goi-mailako Kontserbatorioko Banda eta Orkestra, Kanarietako Goi-mailako Kontserbatorioko Banda, Musikeneko Banda? Hainbat bakarlarirekin egin du lan: Sergei Nakariakov, Pacho Flores, Asier Polo, José Franch-Ballester, Elisabete Matos, Estrella Morente, Manuel Blanco, Claudi Arimany eta abar.

Estatuko eta atzerriko bandek (AEB, Kolonbia, Israel, Korea, Italia, Frantzia, Suitza?) bere konposizioak interpretatzen eta grabatzen dituzte eta Espainiako jaialdiek eta bakarlari ospetsuek (Luis González, Spanish Brass L.M.) sarritan egiten dizkiote enkarguak. Hogeita bost CD erregistratu ditu bandako musika-zuzendari modura. Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997, eta Ingalaterra, 2000). 2004an Valentziako Komunitateko Elkarte Musikalen Federazioaren EUTERPE saria eskuratu zuen Bandako Zuzendaritza eta Jairako Musika Konposizioa kategorietan. 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen “Ignacio Morales Nieva” Musikako Sari Nazionala jaso zuen.

2015etik zuzendari titularra da Bilboko Udal Bandan eta 2018tik Bartzelonako Udal Bandako titularretako bat da. Oportoko Banda Sinfoniko Portugaldarraren zuzendari gonbidatu nagusia da 2012tik aurrera. www.pascualvilaplana.com.