arratsaldeko 19:30ean

Bidebarrietak Patxi Zubizarretaren “Julien Vinsonen hegaldia” eleberri berriaren aurkezpena jasoko du ostegunean

Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte

09.02.2020 | 15:29
Bidebarrietak Patxi Zubizarretaren “Julien Vinsonen hegaldia” eleberri berriaren aurkezpena jasoko du ostegunean.

Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte

BILBO. Bidebarrietak Patxi Zubizarretaren "Julien Vinsonen hegaldia" eleberri berriaren aurkezpena jasoko du ostegunean, arratsaldeko 19:30ean. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Julien Vinson euskologo frantsesak bidaia bat egin zuen globoan 1875ean; Saturno globoan abiatu zen Baionatik eta Zizurren erori zen, karlistek hiria inguratzen zuten garaian. Gertakari hori ardatz hartuta, Patxi Zubizarretak bere liburu berria argitaratu du. "Julien Vinsonen hegaldia" eleberrian poesia apur bat dago ?globoan egindako hegaldiak ikus-poemaren antza du?, historia eta folklorea biltzen ditu ?ipuin tradizionalek erdi loak hartuta daukagun bizitza hori esna dezakete?, eta hizkuntzarekin erlazionatutako gaiak ere proposatzen ditu ?hizkuntza bat ikasteak birritan bizitzeko aukera ematen dizu?. Agian horregatik guztiarengatik izan ziren hainbeste XIX. mendean Euskal Herria bisitatu zuten euskologoak. Simetrietan eta paralelismoetan oinarrituta, gaiak eta garaiak uztartuz, orain Saturno aerostatoaren abenturak eta desbenturak aurkezten dira.

Patxi Zubizarretak (Ordizia, Gipuzkoa, 1964) Euskal Filologia ikasketak egin zituen, eta ordutik Gasteizen bizi da. Ume eta gazte literaturaren arloan duen esperientzia zabalaz gain ("Eztia eta ozpina", "Pantaleon badoa"), helduei zuzendutako hainbat lan arrakastatsu ere idatzi ditu ("Jeans-ak hozkailuan", "Mundua lo dagoen bitartean", "Joan", "Laranja bat zaborretan"?). Horrez gain, Zubizarretak zenbait egile itzuli ditu euskarara, Abdela Taia edo Najib Mahfuz, besteak beste. Gainera, zenbait poesia-musika ikuskizun sortu ditu, literatura eta ikus-entzunezkoak uztartzeko xedez. Hiru aldiz irabazi du Euskadi Saria, haur eta gazte literaturaren arloan eta, horrez gain, Ala Delta Saria (Edelvives), Ignacio Aldecoa Saria edo Donostia Hiria Saria irabazi ditu, besteak beste.

Pello Ramirez (Ordizia, Gipuzkoa, 1966) akordeoi eta biolontxelo jotzailea, prestakuntza klasikoa baina adierazpen modernoa dituen musikaria da. Hainbat filmetarako eta dokumentaletarako musika idazteaz gain, Benito Lertxundirekin, Xabier Leterekin edo Dulce Pontesekin aritu da, besteak beste. Hiru disko argitaratu ditu: "Haize oihalak", "Eskuz lurrari", "Itsasoaren emazteak". Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa, 1956), bere aldetik, Zuberoan bizirik jarraitzen duen Pirinioetako kantu tradizionalaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da.

noticias de deia