BILBO. Roll It Girl Bilbao Irailaren 21ean, zapatua, 17:30etik 21:30etara, Olabeagako skate parkean.

Skaterren arteko topaketa hau emakume gazteen talde batek antolatzen du, neskek kirol honetan parte hartzea bultzatzeko eta parte-hartze hori erakusteko. Topaketan emakumezko skaterren erakusketa egongo da, hastapen-eskolak eskainiko dira, eta artista gazteek musika-emanaldia egingo dute.

Topaketa honetako jarduera guztiak dohainik dira; parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Ibilbidea kanoa bikoitzetan + BigSup. Urdaibaiko biosferako erreserba

Irailaren 22an, domeka. 50 plaza.

Eguneko irteera bat, kirola eta abentura uztartuz.

Irteeren prezioa 5 eurokoa da. Parte hartu nahi duten gazteek izena eman dezakete gaurtik aurrera (irailak 9), 9:00etan, irailaren 13ko 9:00etara bitartean, udalaren webgunean: www.bilbaogazte.bilbao.eus. Izena emateko ordena berean banatuko dira 50 plazak.

Txango horietan izena emateko, beharrezkoa da Gazteklub txartela edukitzea. Doako txartela da, www.bilbaogazte.bilbao.eus/es/presentación-gaztekluba webgunean eskatu ahal dena.

“Grand Prix Zirkuitua”

Irailaren 27an, barikua, 17:30etik 19:30era, Etxebarria parkean.

Gazteek ondo pasa ahalko dute, euren trebezia erakutsiz, Grand Prixa eratzen duten tamaina handiko 4 elementu puzgarrien oztopoak saihesteko.

Jarduera hau dohainik da; parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Sendaviva abentura-parkea (Nafarroa)

Irailaren 28a, zapatua. 50 plaza

#Gaztekluba-ren eremuan irailean antolatuko den bigarren txangoa da. Aukera paregabea naturaz eta haren erakarpenez gozatzeko.

Irteera honek 5 euroko prezioa dauka halaber. Parte hartu gura dutenek Urdaibaiko txangorako modu eta epe berberetan eman beharko dute izena. Nafarroako irteera honetan parte hartzeko nahitaezkoa da Gazteklub Txartela edukitzea.

#GAZTEKLUBA 2018: BALANTZEA

#Gaztekluba nerabeentzako aisiarako espazioa da, 2018ko martxoan sortua, Bilboko Udalaren eta gazteen talde eta erakundeen arteko lankidetzan mamitua. Hainbat gaztek parte hartzen dute egitarauaren diseinuan. Oporretan nolako jarduerak egin nahiko lituzketen adierazten dute. Horrela, Bilboko Udalak gazteei zer gustatzen zaien eta zer nahi duten jakin eta gero benetan euren intereseko jarduerak eskainiko dizkie.

Iazko urte osoan 345 jarduera programatu ziren eta 9.984 gaztek parte hartu zuten: 2.118k asteburuetan eta 7.866k oporraldietan.

#GAZTEKLUBA

Bilboko Udalak helburu hau dauka, #Gaztekluba-ren bidez:

  • nerabeei aisialdirako eskaintza bat aurkeztea, beraien jakin-mina pizteko, irudimena eta sormena garatzeko, eta beste gazte batzuekin esperientzia berriak bizi ditzaten kirolean, artean eta kulturan, besteak beste.
  • gazteen artean aisia osasuntsuaren kultura sortzen laguntzea, arriskuzko jokabideak eta jarrerak prebenituz, berdinen artean errespetuzko harremanak sortuz, eta hiria eta hiritarrak errespetatuz.
  • hiriko auzo ezberdinetako neska-mutilen arteko harremana erraztea.
  • familia-kontziliazioa babestea.

GAZTEGUNEAK

#Gaztekluba-ren gazte-eskaintzak bat egiten du gazteguneetan egiten diren jarduerekin, hau da, gizarte eta hezkuntzako udal espazioekin, 12 eta 17 urte arteko gazteei bideratuak (2002 eta 2007 artean jaioak).

Gazteguneak nerabeen aisialdirako pentsatutako lekuak dira. Jardueretan parte har dezakete, edo lagunak ikusi eta beraiekin egon. Honelako espazioek gazteen hazkunde pertsonala sustatzen dute eta euren parekoen arteko harremanak mesedetzen dituzte, gaitasun pertsonalak garatuz eta ohitura osasuntsuak sustatuz. Modu berean, nerabeen parte-hartzea sustatzen dute.

Ekipamendu hauetan ordenagailuak daude (Interneteko sarbidearekin), jolasteko materiala, berriketan aritzeko espazio erosoak, eta abar, eta hezitzaile edo animatzaile bat egoten da.

Gaurtik aurrera (irailak 25), eta ikasturte osoan zehar, asteazkenetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik, eta ostiral eta larunbatetan, 17:00etatik 21:00etara.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea ezta kuotarik ordaintzea ere.

Gazte interesdunek uriko barrutietan dauden gazteguneetara joan behar dute zuzenean.

  • Deustu: udaltegian (Agirre lehendakariaren kalea, 42).
  • Uribarri: Moraza plaza, 4-A.
  • Otxakoagoa: udaltegian (Pau Casals kalea, 19).
  • Begoña: udaltegian (Club Deportivoren Zirko Amateurraren kalea, 2)
  • Zazpi Kaleak: (Arategizar, 2).
  • Irala: udaltegian (Jaro de Arana plaza, z/g)
  • Errekalde: Tolosa kalea, 6
  • Zorrotza, Fray Juan kalea, 33