BILBO. Europako Batzordeak banatzen du Hiriburua 2019! saria, eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeari begira berrikuntza aprobetxatzeko gaitasuna frogatu dezakeen hiriari ematen dio.

Epaimahaiak, besteak beste, honako alderdi hauek baloratuko ditu: hiriak berrikuntza-ekosistema ireki eta dinamikoei egiten dien ekarpena; herritarrak gobernuan eta erabakiak hartzeko prozesuetan sartzeko hartzen dituzten neurriak, eta berrikuntza hirietako erresilientzia eta jasangarritasuna hobetzeko erabiltzen duten hiriak.

BILBO, IKUSPEGI HUMANO BATETIK GARATZEKO APUSTUA

Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzia den Xabier Ochandianok bihar, irailaren 3an, Bilboren hautagaitza aurkeztuko du Europako Batzordeko epaimahaiaren aurrean, Bruselan.

Hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-eraldaketaren esperientzian oinarritutako aurkezpen bat egingo du. Esperientzia horri esker, hain zuzen, erreferentzia da hirigintzan eta arkitekturan, bai eta nodo artistiko eta kulturala eta goranzko turismo-lekua ere.

Ikuspegi horretatik, mota honetako sarietan, Bilbok bere eraldaketa-eredua hartzen du oinarritzat, non dimentsio humanoago bat ematen dion kudeaketa publikoari, partekatutako balio irmoekin.

Ekonomia-jarduera berriak bultzatzen dituen ezagutzaren hiria da, auzoak modu orekatuan garatzen ditu eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten du.

Sariak banatzeko ekitaldia irailaren 25ean antolatuko da. Milioi bat euroko sari nagusia jasoko du Berrikuntzaren Europako Hiriburu izendatzen duten hiriak; gainera, 100.000 euroko beste bost sari egongo dira.