BILBAO.

Bizkaiko uriburuko Udalak lelo berria gehitu nahi izan dio NO ES NO / EZ BETI DA EZ ezagun eta irmoari, herritarrak baiezkoaren garrantziaz sentsibilizatzeko: “EL SILENCIO NO ES UN SÍ” / “BAIEZKOAN BAI, BESTELA EZ”. Horrela, eslogan horiek indarkeriaren aurkako borrokan sartuko dira andrazkoen ahalduntzea, gizonezkoen erantzukizun aktiboa eta gizarte osoaren jokabidearen aldaketa bultzatzeko.

Diseinuari dagokionez, uriko banderaren gainean, hitzek protagonismo handiagoa daukate kanpaina honetako sorkuntzan; Marijaia, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile nagusia, presente eta jagole dago.

Aste Nagusia hasi baino egun batzuk lehenago, udalak prentsaren aurrean aurkeztuko ditu kanpaina osoa, protokoloa eta edozein eraso sexista jasaten duten andrazkoen eskura dauden udal baliabideak.