BILBO. Aste Nagusiko kartelen lehiaketako 20 kartel finalistak Abandoko Udaltegian (Elcano kalea, 20) izango dira ikusgai abuztuaren 1etik 30era. Erakusketa 08:30etik 13:15era arte egongo da zabalik. Aurtengo lehiakteran irabazlea“GURE MUNDUA” izan da. Aurkeztutako lanak Nafarroa, Araba, Gipuzkoa, Madril, Bartzelona, Granada, Sevilla, Valentzia, Murtzia eta Cuencatik ailegatu dira.Aste Nagusia abuztuaren 17an hasiko da.

Bisitariek sortzaile guztien azalean jartzeko aukera izango dute, ikusteko nola horiek guztia eman duten jaietarako deia egiteko irudirik onena aurkitu nahian. Azkenean, irudirik onena “GURE MUNDUA” izan da, aurrez aukeratutako 6 irudi hauen artetik aterata: “FESTAK BIHOTZEZ”, “BETI MARIJAIA”, “HASIERA”, “WE LOVE MARIJAIA”, “GURE MUNDUA” eta “BILBAO CON LOS BRAZOS ABIERTOS”. Erakusketan berriro ikusteko aukera izango dugu.

Oso leku ezberdinetatik heldu zaizkigu kartelak, eta hori benetan aberasgarria izan da: Nafarroa, Araba, Madril, Bartzelona, Sevilla, Leon eta Cuenca dira jatorrietako batzuk. Halere, bertokoak, Bilbo eta Bizkaikoak, izan dira nagusi. Bilboko Udala, azken aukeraketan herritarren parte hartze bidezko sistema sustatzeko helburuari eutsiz, herritarrei eman die aukeratzeko pisua eta irabazlea bozketa mistoko sistemaren bidez aukeratu da. Horrela, bada, azken erabakiaren balioaren % 66 herritarrena izan da; gainerakoa, % 33, epaimahai aditu baten esku egon da.

Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 17tik 25era ospatuko da eta 100 ekitaldi eta ekintza baino gehiagok beteko dituzte Bilboko kaleak.