BILBO. Bero-boladahobeto jasateko, Bilboko Udalak zazpi iturri jarri ditu jenderikgehien ibiltzen den lekuetan, hurrengo egun hauetarako aurreikusitadauden tenperatura altuei aurre egiteko; izan ere, Euskalmeteneguraldi-iragarpenaren arabera, Bilbo alerta horiko egoeran egongo dagaur eta bihar, muturreko tenperaturak izango direlako.

Iturri horiek, aldibaterako jarri dira ureztatzeko aho eta zutabeetan, urian dauden 448iturri publikoei gehituz. Beharrezkoa bada, behin-behineko iturrigehiago jarriko dira.

Behin behineko zazpiiturriak hurrengo puntu hauetan jarri dira:

  • AgirreLehendakariaren etorbideko 162an
  • Blas de Oterokaleko 36an.
  • Kale Nagusiko63an.
  • Kale Nagusiko25ean.
  • AreiltzaDoktorearen kaleko 32. zenbakiaren aurrean.
  • EtxanizSuhiltzailearen plazako 4an.
  • San Jose plaza

ARRISKUAKOSASUNERAKO

Bilboko Udalakgomendatzen du eguerdiko orduetan eguzkitan ez egoteko eta likidougari edateko. Gainera, arreta handiagoa jarri behar zaie umeei,adinekoei eta osasun arazoak dituzten pertsonei. Bero handia egitenduen lekuetan luzaroan egoteak arazo larriak eragin ditzakeerregulazio termikoaren faltagatik, zenbait patologia errazago agerdaitezke eta aurretik zeuden gaixotasunak areagotu, batez ere arriskuhandiagoa duten pertsonengan. Hauek dira arrisku-taldeak:

1.arrisku-taldea: talde horretan sartzen dira oro har osasun ona duten65 urtetik gorako adindunak, alergiengatik tratamenduan daudenpertsonak, diuretikoekin eta antidepresiboekin tratamenduan daudenpertsonak, alkohol asko edaten duten edo oso gizenak dauden pertsonaketa gaixotasun kronikoak dituztenak.

2.arrisku-taldea: talde horretan daude gaixotasun hauek dituztenpertsonak: giltzurruneko patologia kronikoa, bihotz-hodietakogaixotasunak, patologia psikiatriko larria, arnasa-gaixotasunkronikoak, gaizki kontrolatutako diabetesa eta etilismo kronikoa.

3.arrisku-taldea: hor sartzen dira adindun ahulak, immobilizatutakogaixoak eta gaixo terminalak.

Horregatik, BilbokoUdalak gertuko adinekoak bisitatzeko eta zaintzeko eskatu dieherritarrei, guzti-guztioi dagozkigun gomendioak betetzen dituztelaegiaztatuz.

AHOLKU PRAKTIKOAK

Ohi baino likidogehiago edan, batik bat ura, egarria nabaritzea itxaron gabe. Ez edankafeina, alkohola edo azukre gehiegi duten edariak.

Jaki arinak jan(entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, frutak?).

Eguzkiak ematendien leihoak itxi eta pertsianak jaitsi, bero gutxien egiten dueneanetxea aireztatuz eta freskatuz.

Arropa nasaia,arina eta kolore argikoa eta oinetako eroso eta freskoak jantzi.

Etxekotenperatura 35º C baino handiagoa bada, ez da nahikoa haizagailuaerabiltzea beroak eragin ditzakeen osasun-arazoei aurre egiteko, etaondorioz, dutxa edo bainu hotzak hartzea edota aire egokitua (20-21ºC) duen lekuren batean gutxienez bi orduz egotea gomendatzen da.

Bero gehienegiten duen orduetan, ez irten kalera guztiz premiazkoa ez bada.Kalera irten behar izanez gero, burua estali eta eguzkitakobetaurrekoak erabili eta, ahal dela, beti gerizpetan egon.

Ariketa fisikoaeginez gero, bero gutxien egiten duen orduetan egin.

Ez geratuaparkatuta eta itxita dauden ibilgailuen barruan, gerizpetan egonarren.

BERO KOLPEA JASANEZGERO HARTU BEHARREKO NEURRIAK

Hona hemen berohandiaren eragin negatibo batzuk: zorabioak, ahultasuna, nekea etagoragalea edota konortea galtzea. Intsolazioa ere bero handiarilotuta dago, eta azal gorritua, beroa eta lehorra, pultsu azkarra etaburuko min handia dira sintomak. Halakorik izanez gero, deitu 112telefonora, jarri toki fresko batean, burua estalita eta jarrikonpresa bustiak eta hotzak besapeetan.

ETXEKO ANIMALIAK

Etxeko animaliek,eta bereziki txakurrek eta katuek, bero kolpea jasan dezakete osoerraz bereiz daitezkeen sintomekin: arnasestu gogorra, arnasketaarina, gehiegizko listu-jarioa, arretarik eza, zuzen ibiltzekozailtasunak edo gorakoa. Itzalpean jartzea, ura eskaintzea, sudurreanzapi bustiak jartzea eta hankak uretan sartzea dira jarraitubeharreko gomendio erraz batzuk, eta horiekin nahikoa ez balitz,animalia albaitariarenera eraman beharko litzateke.