BILBO. Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak-en bitartez, Mallonako B udal futbol-zelaiko hobekuntza lanak hasi ditu. Belarra eta kirol ekipamendua aldatuko ditu, ebakuaziorako eta urak biltzeko sistemak hobetuko ditu, baita saneamendu-sarea ere.

Orain kendu duten belarra 2006an jarritakoa da; jarriko duten berria azken belaunaldikoa da: oinarrian xafla bat, latex-indukzio batekin finkatuta eta horren gainean zuntzak ?hari bakunekoak eta fibrilatuak-; hori guztia harez eta kautxu-aletxoz egindako nahasketarekin beteta.

Futbol-zelaia 96,50 metro luze eta 63,00 metro zabal da, hau da, 6.080 metro karratu ditu eta 3 zelai daude guztira: 11ko futboleko zelai bat, luzetara aritzeko, eta 7ko futboleko beste zelai bi, zeharretara jarrita.

Belarrarekin batera, kirol ekipamendua?ateak eta banderatxoak- aldatu, uren hustuketa eta bilketa hobetu eta saneamendu sarea garbitzeko lanak egingo dituzte.

Lan horiek hilabete biko epean egingo dira eta 141.291 euroko inbertsioa egingo du Bilboko Udalak.

MALLONA

Mallonako futbol-zelaietan 60 talde baino gehiago aritzen dira entrenatzen eta lehiatzen, 1.000 futbolari baino gehiago, Bilboko lau klubetakoak: Danok Bat Fikako Kluba, Santutxu F.C., SD Begoña eta C.D.Solokoetxe.