BILBO. Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzua (GLUZ) gizarte lanean espezializatutako lau profesionalek osatzen dute. Alde batetik, Bilbon jazotako estutasun-egoeran, norberaren edo familiaren larrialdi-egoeran nahiz larrialdi kolektiboan dauden pertsonei arreta ematen zaie eta, bestetik, elikadura, ostatu eta arropen arloko oinarrizko premiei erantzuten zaie.

Gizarte izaerako eta premiazko egoeren artean, zerbitzu honek era honetako arazo sozialak diagnostikatzeko eta detektatzeko lanean dihardu: tratu txarrak edo erasoak: ageriko edo ezkutuko tratu txarrak emakumeei edo edozein pertsonari; abandonu-egoerak: laguntzarik edo baliabide pertsonal nahiz familiarrik ez duten pertsonak (adineko pertsonak, ustezko babesgabetasun-egoeran dauden adingabeak...); etxebizitza - edo ostatu-arazoak: aurreikusi gabeko edo Gizarte Zerbitzuek aurretik jakin gabeko eraisteak edo utzarazpenak; Osasun-arazoekin erlazionatutako gizarte-babesgabetasuneko egoerak: adineko pertsona desorientatuak, gaixotasun mentalak dituztenak, adingabeen nahiz gurasoen arazo mentalak/drogen menpekotasunak; familiako gatazka larriak eta bizikidetza-desorekak.

Era berean, GLUZn gizarte arloko baliabideei buruzko informazioa eta orientabideak ematen dituzte, bai eta koordinazioa, beste administrazio batera bideratzea eta sare-lana administrazio eta erakunde publiko nahiz pribatuekin.

Eraikin berean Gaueko Harrerako Udal Zerbitzua (GHUZ Uribitarte) ere badago. Bilboko Udala lanean ari da zentro horri beste kokaleku bat aurkitzeko.

INTERESEKO INFORMAZIOA GIZARTE LARRIALDIETARAKO

  • Telefonoz: 94 470 14 60. Gau eta egun (24 ordu), urteko egun guztietan.
  • Bertara joanda, GAURTIK ?uztailak 9- aurrera, Uribarri kaleko 1ean. Astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:00etara.