BILBO. "Campeones" filma Arriaga Antzokiko Plazan emango dute ostiralean. Emanaldia doainik izango da eta gaueko 22:00 tan hasiko da. "Campeones" filmak Film Onenaren Goya saria eskuratu zuen.

Jesús Vidal aktoreak filma aurkeztuko du bilbotarren aurrean eta, besteak beste, Campeones grabatzen ari zireneko bitxikeriak eta pasadizoak kontatuko ditu. Gainera, bertaratzen direnek Cariberako bidaia baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Emanaldia Arriaga plazan izango da, 22:00etan, dohainik, bete arte. Ekitaldi honek Bilboko Udalaren lankidetza du.

Jesús Vidal (1975) aktorea da eta Goya saria irabazi zuen Campeones filmeko interpretazioagatik. Zineman egiten zuen aurreneko lana izan zen hura. Film horrek 11 izendapen izan zituen eta 3 eskuratu zituen, tartean Film Onenarena. Jesus Filologia Hispanikoko lizentziatua da eta kazetaritzako masterra egin zuen EFE agentzian. Javier Fresserrek zuzendutako historian egindako interpretazioak ikusleen eta akademiako kideen esker ona ekarri zion; Aktore Berri Onenaren Goya saria eman zioten eta saria jasotzeko diskurtsoa zirraragarria izan zen, jendea emozionatzeko modukoa.

Marco (Javier Gutiérrez), baikor izatetik urrun dagoen pertsona, dugu protagonista. Bere bizitzako gorabehera batzuk tarteko, desgaitasuna duten pertsonek osatutako saskibaloi-talde bat entrenatu behar du. Javier Fesserrek zuzendua, Campeones filma Goya Sarien azken edizioko irabazle handia izan zen, besteak beste, Film Onenaren saria eskuratuta. Javier Gutiérrez protagonista duen filmak 11 izendapen izan zituen guztira, eta aipatutakoaz gain, hauek ere lortu zituen: Abesti Original Onenaren Goya saria eta Aktore Berri Onenaren saria, Zinema Bidaiariaren Zikloaren barruan Bilbora etorriko zaigun Jesus Vidalentzat.

B the travel brand eta Zine Akademiaren Fundazioaren Zimena Bidaiariaren zikloa aukera ezin hobea da estatu mailako 2018ko filmik onenez gozatzeko, pantaila handian eta dohainik. Lehenengo edizio honetan, zikloak hiri hauek bisitatuko ditu: Palma, Sevilla, Valentzia, Donostia, Bilbo, Gijon, Valladolid, Málaga, Zaragoza eta Bartzelona, hartara zazpigarren artea eramanez estatuko txoko askotara.