Areatzako kioskoan, arratsaldeko 19:00etan

Bilboko udal musika bandak "La Casillan dantzan" eskainiko du Areatzako kioskoan ostiralean

09.02.2020 | 05:03
Bilboko udal musika bandak "La Casillan dantzan" eskainiko du Areatzako kioskoan ostiralean.

BILBO. Bilboko udal musika bandak "La Casillan dantzan" eskainiko du Areatzako kioskoan ostiralean, arratsaldeko 19:00etan.Iñaki Urkizukzuzenduko du kontzertua.

bandako 45 musikariek nazio eta nazioarteko honako obra ezagunak eskainiko dizkiete ikus-entzuleei: Manuel Alejandroren "Viva el pasodoble", Donald Furlanoren "The 60's collection", Vicent Roigen "El corretjer. For euphonium and concert band", Gonzalo Curiel & Toño Fuentesen "Two tropical songs", Diego Morenoren "Popurrí mexicano", Johan Periken "Tango argentina", Giancarlo Gazzaniren "A Santana Portrait" eta Tom Jonesen "Tom Jones in concert".

Ekaineko lehenengo kontzertu honen ondoren, asteazkenean, hilak 12, musika Banda eszenatokiz lekualdatuko da eta Iruñeako Gayarre Antzokira mugituko da La Pamplonesa Musika Banda Kultur Elkartearen mendeurreneko antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko. José R. Pascual-Vilaplanaren batutapean José Franch klarineteak, Bilboko Udalaren Txistulari Bandak eta Patxi Laborda dantzariak jardungo dute gonbidatu gisa.

Azkenik, ekainaren 21ean, Bilboko udal musika Banda Areatzako kioskora bueltatuko da udaberriko denboraldiko azkeneko kontzertua eskaintzera. Zikloari José R. Pascual-Vilaplana zuzendariak emango dio bukaera bikaina "Errusiatik" izeneko eta 9 obrez osaturiko kontzertu ikaragarriaren bitartez. Beste batzuen artean, honakoak entzungo dira: Peter I. Tchaikovskyren "Coronation march" eta "Dance of the clowns-The Snow Maiden", Sergei Prokofieven "March from The love for Three Oranges" eta "March in B-flat Op.99", Dimitri Shostakovithen "Folk dances", "Vals nr. 2 de Suite para orquesta de variedades" eta "Campanas de Novorossiysk-El fuego de la Eterna Gloria", Aram Khachaturianen "Trois dances de Gayaneh y Mascarade" eta Franco Cesariniren "Old russian romances".

ZUZENDARIA: IÑAKI URKIZU

Bere herriko Udalaren Bandan hasi zen tronpeta jotzen, zortzi urterekin, familiaren tradizioari jarraituta. Handik Tolosako Udal Bandara pasatu zen eta han bakarlari jardun zen hamarkada batez. Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zituen tronpeta-ikasketak Juan Manuel Gómez de Edeta irakaslearekin.

Irakasle jardun da Beasain eta Tolosako musika-eskoletan, baita "Arrasate Musical"-en ere. Instrumentista moduan Euskadiko talde askorekin elkarlanean aritu da. Horietako aipagarrienak hauexek: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, "Arrasate Musical" Orkestra Sinfonikoa, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Banda Sinfonikoa, Donostiako Talde Barrokoa, Lattor metalezkoen boskotea, Araba Brass Taldea eta Gasteiz Big Band; azken honetan, gainera, zuzendaria izan zen.

Bakarlari moduan egindako lana ere aipagarria da, Benantzi Bilbao eta Aitor Olea organistekin, eskainitako organoaren eta tronpetaren kontzertuetan. Banden munduan oso ezaguna da moldaketak eta transkripzioak egiteagatik eta musika-banda askok jaso ohi dituzte bere lanak programetan.

Laurogeiko hamarkadatik aurrerako euskal musikaren bilduma bat prestatu du eta horien lehen lau zenbakiak argitaratuta daude: "Jaialdia", "Dantzaldia", "Kantaldia" eta "Betikoskorri". Azken lan hori izenak, adierazten duenez, Oskorrí folk-talde ezagunaren omenez egina. Halaber, moldaketa asko musika-ikuskizunarentzat egin du, besteak beste, Serafín Zubirirentzat "Recordando a Nino Bravo" eta "El Baúl de los 70".

Ertzaintzako Musika Bandako zuzendaria izan da 1998tik eta banda horretan tronpeta-jole bakarlari-plaza ere izan zuen. Bere batutapean CD bat grabatu da, Bergarako Orfeoiarekin batera, José Franco, Luis Aramburu, José Mª González Bastida eta Juan Arzamendiren lanekin. Bilboko udalaren musika Bandarekin ere zenbait CD grabatu ditu, bata Bilboko Koral Elkartearekin bere 125.urteurrenan "Kantuz Hari den Herria" izeneko musika-lana, bi abesbatza eta Bandarentzat berak idatzita, eta bestea Zarzuelari eskainita, Masa Coral del Ensanche, Miren Urbieta (sopranoa), Vicenç Esteve (tenorra) eta Fernando Latorrerekin (baritonoa).

Zuzendari gonbidatua izan da Euskadiko zenbait Bandetan, Barakaldoko udalaren Banda, Durangoko "Tavira" Musika Banda edo Gasteizko Udalaren Banda, besteak beste. SGAEko kidea eta 2017tik Bilboko Udalaren Musika bandaren zuzendariordea da.