asteazkenean hasiko da

Hogeita hamar jarduera izango dira BLV-ART-en programazioan

09.02.2020 | 04:50
Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta dagoen ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago
BLV ART 2019 - Egitaraua / Programa

BILBO. Hogeita hamar jarduera izango dira  BLV-ART-en programazioan. Ekimenak  asteazkenetatik ekainaren 14ra arte iraungo du eta ikus-entzuleek antzerkiaz, dantzaz, performance-ez, tailer esperimentalez eta galeria eta sorkuntza gune berrietarako bisita gidatuez gozatu ahal izango dute.

Programazioa asteazken honetan, ekainaren 5ean, abiatuko da, hainbat proposamenekin. Horien artean azpimarragarria da Colectivo in Extremis taldeak aurkeztuko duen muturrei buruzko "Gesto" antzerki-hitzaldi pieza dibertigarria. Lan horretan nabarmentzekoa da Rakel Ezpeletaren, David Franchen, Alejandra Mandliren, Raúl Marcos Jiménezen eta Victoria Trilloren antzezpen lana. Berreginen Museoan eszenaratuko da, 20:00etan, sarrera librearekin.

Hurrengo egunean, ostegunean, 20:00etan, Bilborock-ek Huts Teatroa taldearen "Hozkailua" jasoko du. Bertan emango zaio amaiera Ander Lipusek eta Patricia Urrutiak interpretatzen duten euskarazko antzezlanaren birari. Leku berean, ostiralean, Moon Produkzioak taldeak "La muerte de los otros" irrati-antzerki eszenikoa aurkeztuko du, intransigentzia, gerra, ihesa eta migrazioa lantzen dituen antzezlana, Siriako gerra eta migrazio krisialdia hartuz oinarri gisa.

Asteburu honetako programazioaren barruan bi proposamen eszeniko apurtzaile azpimarratu behar dira. Larunbatean, ekainaren 8an, Sarean guneak DÁ DÁ DÁren "Taberna Dadá" lanaren estreinaldia jasoko du, arte probokatzailearen eta partaideenaren aurrean jakin-mina dutenei zuzenduta. 25 minutuko hiru emanaldi eskainiko dira, 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan.

Hurrengo egunean, Mariaren Bihotzaren Plaza izango da auzoaren historia balioan jartzeko janaria, auzokideen kontakizunak eta sormen adierazpena bateratzen dituen Poéticas del gusto Madrilgo taldearen esperientziarako agertokia. Horrela, lankidetzan oinarritutako sukaldaritza saioa egingo dute, inguru horretan sortzen diren istorioei buruzko topaketa eta trukaketa gunea sortzeko. 11:00etan tailerra egingo da, eta 14:30ean bazkari herrikoia. Prozesu osoaren emaitzak fanzine baten bitartez itzuliko dira BLV-ARTeko azken egunetan.

BLV-ARTen jarduera nagusien artean, iazko edizioan bezala, azpimarragarriak dira, baita ere, inguru horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortu diren galeria berrietara eta hiriko artearekin erlazionatutako guneetara egingo diren doako bisita gidatuak. Arty Walks, partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Bilbo Zaharreko hainbat gune bisitatuko dituzte. Bisitak ekainaren 7an eta 8an izango dira, 18:00etan, eta bi ordu inguruko iraupena izango dute.

Aurten ekimen gehiago sartu dira bisiten programan, inguruan erreferentziazkoak diren artistekin eta lekuekin, besteak beste, eskuz egindako zeramikazko baxera tradizionalean espezializatutako Maketo Studio; Askabide Elkarteak bultzatzen duen eta kalitatezko enplegua lortzeko zailtasunak dituzten emakumeei lan arloko irtenbidea ematea helburu duen Mari Makeda proiektua; edo 2013tik kulturarteko tailerren bitartez Euskadin Afrikako kultura eta tradizioa sustatzen lanean ari den Tete Barrigah-Benissan artista eta musikari afrikarra.

PERFORMANCE-A

BLV-ARTek datorren astean jarraituko du, eszena komertzialetik eta konbentzionaletik aparte dauden beste proposamen eszeniko batzuekin. Ekainaren 13an, Berreginen Museoak, Sareanek eta Marzana Tabernak Adriana Bilbao dantzariaren eta Beñat Achiary abeslariaren lanari buruzko proposamen bitxia eta berezia jasoko dute. Bertan, flamenko tradizionala, dantza garaikidea eta euskal poesia errezitaldiak uztartuko dira.

Ekainaren 14an, Antitourrek auzoen oroimenari eskainitako performance ibilbidea eskainiko du. San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoen memoria bizitik ibilbidea izango da. Tour horretako geralekuak ez dira monumentuak, pertsonak eta oroitzapenak baizik, auzoetan bizi izandako esperientziak kontatuko dituzten auzokideak, anekdoten eta lekukotzen bitartez historia biltzen lagunduz. Ibilbideko geraleku bakoitza eszena bat izango da, kontakizun dramatizatua eginez. Hiru emanaldi egongo dira, leku kopuru mugatuarekin, 20:00etatik aurrera.

Horrez gain, BLV-ART osoan zehar, BLV-ART Arte eta Teknologia ekimenaren bitartez, partaidetzarako zabalik dauden tailerrak eta modu apurtzailean ikus-entzuleen bila abiatuko diren perfomanceak programatu dira. Horrela, adibidez, ostiral honetan, San Frantziskoko Udaltegiak, soilik helduentzat izango den performancea eskainiko du, sofa batean etzanda, biluzik, dagoen Beate Linne artistarekin. Ikus-entzuleak banaka sartuko dira ikuskizunera, artistaren gorputza eskaneatzeko smartphone batekin. Irudi horiek zuzenean transmitituko dira Facebook Liven. Aldi berean, zainketa kamera batek grabatuko ditu. 5 minutuz behin banakako saioak izango dituen performancea gorputz eta nortasun kontzeptuak eta sare sozialetako auto-errepresentazioaren eta auto-zentsuraren fenomenoa lantzen ditu.

Atipikoa izango da, baita ere, ekainaren 14ko goizaldean Arkitektura SF 38 guneak jasoko duen performancea. Izan ere, Jessica Llorente artista "Vigilando mis sueños" site specific piezaren protagonista izango da. Jessica ohera joango da eta lo egingo du. Zainketa kamerak logelan gertatzen dena grabatu eta erretransmitituko du, Arkitektura San Francisco 38ko erakusleihoan egongo den monitorean erakutsiz. Gau osoan ikusleek Jessica lo ikusi ahal izango dute, bere loa zaintzen duen Anaia Handi modukoa bilakatuz.

BLV-ARTen helburua Bilboko gune horren kultur espezializazioa da, bertan bizi direnen beharrei erantzuteko baina, batez ere, auzo horiek herritar guztientzat erakargarri izan daitezen, abangoardiako kultur polo bilakatuz, bertan musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza era berriak sortzen ari direlako. Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriaren gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu, inguru horretan sortu diren eta bertako kaleak biziberritzen lagunduko duten kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz.

Jarduera gehienek sarrera librea izango dute, leku guztiak bete arte. Arty ? Walks bisita gidatuetan eta Antitour performance ibilbidean parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, www.kulturabarrutik.eus webgunearen bitartez. Horrez gain, leku kopuru txikiko zenbait proposamen, "Taberna Dadá" lana, besteak beste, ikusi ahal izateko, beharrezkoa izango da webgunearen bitartez izena ematea, eta baita Poéticas del Gustoko esperientzietan eta tailer esperimentaletan parte hartzeko ere. Horrez gain, 3 eta 5 euro ordaindu beharko dira, hurrenez hurren.

ERANSKINA: AGENDA

EKAINAK 5
16:30-20:30 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
PERFORMANCE TAILERRA
ANTITAILERRA "Herramientas para la creación y producción de una obra performativa testimonial y colectiva"
Izen emateak: kulturabarrutik.eus
Prezioa: 5€

10:00 ? 19:30 ARKITEKTURA SF 38 (Escaparate)
Jessica Llorente Performance
20:00 BERREGINEN MUSEOA
Colectivo In Extremis "Gesto"
Antzerki hitzaldia

EKAINAK 6
19:30 ? SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
BLV-ART Arte eta Teknologia
"Realidades paralelas" (Telmo Zarraonandia)
Live Show hitzaldia

20:00 - BILBOROCK
Huts Teatroa
"Hozkailua" (euskaraz)

EKAINAK 7
20:00 BILBOROCK
Moon Produkzioak "Las muertes de los otros"
Eszenako irrati-antzerkia

19:30 ? 21:00 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
BLV-ART Arte eta Teknologia
"El cuerpo imperfecto" (Beate Linne)
Performancea (Helduentzat) Banakako paseak 5 minutuz behin

EKAINAK 8
18:30, 19:15, 20:00 SAREAN
DÁ DÁ DÁ "Taberna Dadá"
Esperientzia artistiko-interaktiboa
Izen emateak: kulturabarrutik.eus
Doakoa

18:30 -19:30 ?MARZANA TABERNA
Loida A. Gómez Rubio "Chanel"
Antzerki laburra

EKAINAK 9
12:00 ? 13:30 SAREAN
BLV-ART Arte eta Teknologia.
"Robotak" tailerra (Karla Tobar)
Izen emateak: kulturabarrutik.eus
5€

11:30 ? 13:30 BERREGINEN MUSEOA 
SWING PARTY MUSEOAN. Lindy Band Collective - Lindy Hop jaia

11:00 ? 13:00 (Tailerra) 14:30 (bazkaria) MARIAREN BIHOTZAREN PLAZA
Poéticas del gusto. Cocinar a San Fran
Tailerra + bazkaria
Izen emateak: kulturabarrutik.eus
Tailerra + bazkaria: 3€ / Bazkaria soilik: 3€

EKAINAK 12
19:30 SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA
BASTARDAS.
"Muestra de acciones en crudo" Performanceak

EKAINAK 13
19:30 BERREGINEN MUSEOA (20')
20:15 SAREAN (10')
21:00 MARZANA TABERNA (10')
Adriana Bilbao ? Beñat Achiary
"Burdina ? hierro" Dantza (flamenkoa) musika

23:00 ? 7:00 ARKITEKTURA SF 38
BLV-ART Arte eta Teknologia.
Jessica Llorente "Vigilando mis sueños"
Performancea
(Jessicak SF38ko eskaparatean egingo du lo gau horretan)

EKAINAK 14
18:00 BILBOROCK
Bilbaoeszenako urteko antzerki ikastaroen (umeak, gazteak eta helduak) erakusketa.

19:30 / 20:00 (euskaraz) 20:30 HAINBAT GUNE
Antitour (ibilbidea goiko auzoen oroimenetik)
Performance ibilbidea
Izen-emateak: kulturabarrutik.eus
Doakoa

20:00 MIKEL LARRINAGA Arquitectura interior & Decoración
You & Me Productions
"Two Parallel Studies of Solitude"
Dantza