BILBO. Akaskide elkartearentzat dirua biltzeko kontzertu solidario bat ospatuko da maiatzaren 22an, Bilborocken. Ikus entzuleek Aitor Jauregi musikariak eskainiko duen gitarra klasikoko kontzertuarekin gozatu ahal izango dute arratsaldeko 18:30etik 21:00etara.

Gainera, Askabidek “Bilbao Balioen Hiria” lehiaketan saritutako Mari Makeda proiektua aurkeztuko du eta proiektu beraren barruan elkarteko emakumeek diseinatu eta egindako arropen erakusketa egingo du.

Bilboko Udalak laguntzen eta bultzatzen du ekimen hau eta “Ideiak Martxan” deialdiaren eskutik dator. Haren bidez, bilbotar gazteentzako eta gazteen kolektiboentzako udal programazioa aberastu nahi da, gazteek proposatutako ekimenak sartuta.

AITOR JAUREGI

Ekitaldia arratsaldez egingo da Bilborock aretoan (18:30etik 21:00etara) eta sarrerak 5 euro balioko du.

Hasierako ekitaldia Aitor Jauregui, 28 urteko gitarra-jotzaile bilbotarraren errezitala izango da. Jauregik Bilboko Kontserbatorioan eta Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian ikasi zuen. Hainbat estilotako piezak joko ditu, hala nola Isaac Albeniz, Francisco Tárrega eta Joaquín Turina musikagile famatuen Asturias, Recuerdos de la Alhambra edo Capricho Arabe, besteak beste.

Kontzertuaren ostean, Askabideko ordezkariek “Bilbao Balioen Hiria” lehiaketan saritutako Mari Makeda proiektua aurkeztuko dute ikus-entzunezkoen eta argazkien bidez, eta proiektu beraren barruan elkarteko emakumeek diseinatu eta egindako arropen erakusketa egingo du.

MARI MAKEDA, AFRICAN HEART, ARROPA ESKLUSIBO ETA BESTELAKOA

Askabide elkarteko ordezkariek Mari Makeda proiektuaren aurkezpen labur bat egingo dute. Proiektu horren bidez, Askabidek esklusiboa eta bestelakoa den arropa-lerro bat sortu du, Senegaletik ekarritako oihal afrikarrez eginak. Jantzi hauek bertoko diseinugileek diseinatzen dituzte, eta elkarteko emakumeek egiten.

Jantzi horiek Cortes kaleko 4an dagoen dendan erosi daitezke. Bertan kulturak batzeko eta fusionatzeko gune bat ere sortu dute.

Askabidek eragile askoren laguntza izan du: modaren mundukoak, merkataritzaren arlokoak, ikastetxeak, dendak eta auzoko bizilagunak.

Horrez gain, udako bilduma berriaz gozatu ahal izango du jendeak. Produktu horiek guztiak salgai egongo dira eta erosi ahal izango dira egun horretan.

ASKABIDE

Askabide elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde independentea da eta gizartetik baztertuta dauden emakumeen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde lan egiten du. Helburu hori lortzeko, bi lan-ildo nagusi ditu: alde batetik, kolektibo horretako emakumeen beharrei erantzungo dieten proiektuak garatzea, betiere haiekin harreman zuzena izanda, eta beste alde batetik, emakume horiek pairatzen duten egoeraren gainean informazioa emateko, sentsibilizatzeko eta salaketa soziala erakusteko proiektuak gauzatzea.

Askabide elkartea 1985etik lanean dihardu bazterketa egoeran dauden emakumeentzat erreferentea izan nahian, haien eskarietan sostengua eta laguntza emanez eta haien eskubideen defentsa eginez. Informazio- eta sentsibilizazio-lanetan ere ahalegintzen da gure gizarteko emakume horiek jasaten duten egoeraren gainean kontzientzia soziala sortzeko.

Informazio gehiago: www.askabide.org

“IDEIAK MARTXAN”

Ekitaldi solidario hau egiteko ekimena “Ideiak Martxan” programaren barruan sortu da. Bilboko Udalak gazteentzako sustatutako programa da, helburu duena gazteekin elkarguneak sortzea eta haiek partaide izatea Udalaren programazioan. Parte-hartzaileen adina 14-35 urtekoa izango da eta proposamenak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke; taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.

‘Ideiak Martxan’ deialdian parte hartu nahi dutenek urte osoan bidal ditzakete beren ekimenak posta elektronikoz, udal-webgunean edo www.bilbaogazte.bilbao.eus;.web orriaren bidez. Proposamenak jaso ondoren, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek proiektuak jorratuko dituzte egileekin batera, bideragarritasuna aztertu eta egiteko modukoa bada, egiteko..