BILBO. Harrapazank programan izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da. Ekintza honen helburua gazteek aisialdian euskara erabiltzea da. Programaren lantegiak doakoak dira 12 eta 18 urte arteko Bilboko gazteentzat.

Zehazki, hona zer lantegi eskaintzen diren:

1.HARRAPAZANK GAMER GELA

Lantegi hauek 12 eta 18 urte arteko gazteentzat dira, eta bideojokoen munduan sakontzeko dira.

Bi egunetan egingo dira, eta, guztira, 60 plaza eskaintzen dira. Saio bakoitza ordubetekoa da, eta gehienez ere 10 pertsonak parte hartuko du lantegi bakoitzean, 17:30etik 20:30era. Hona non eta nola egingo diren:

  • Maiatzaren 9an, Euskararen Etxean
  • Maiatzaren 10ean, ibaiondoko "La Bolsa" Udaltegian

2. HARRAPAZANK URBAN

Modalitate honetan, lantegi bat eskaintzen da, kaleko artea ikasteko, hala nola graffitia, beatbox-a, popping dantza eta smartphone-arekin Instagramerako argazkiak egiten ikastea. Bi egun eskainiko dira, ordu eta erdiko saioetan, eta egun bakoitzean, gehienez ere, 55 pertsonak parte hartu ahal izango dute:

  • Maiatzaren 17an, barikuan, 18:00etatik 19:30era, Begoñako Udaltegiko patioan.
  • Maiatzaren 18an, zapatuan, 12:00etatik 13:30era, Euskalduna zubiaren pean, Hockey pistan.

Lantegi guztiak doakoak dira eta euskaraz egingo dira. Bilbon erroldatuta egotea da baldintza bakarra; inprimakia ere aurkeztu beharko da, gurasoek parte hartzeko emandako baimenarekin.

Izena emateko epea maiatzaren 3an amaituko da; webgune honen bidez eman behar da izena: www.harrapazank.eus