BILBO. Bilbo Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Kulturaren III. goi-bileran izango da Buenos Airesen. Goiko bilera gaur hasiko da eta bihar amaituko da. Bilbok “Hirietako kultura-politiken adimen kolektiboko estrategiak” saioan esku hartuko du.

Goi-bileran munduko hainbat tokitako 500 pertsona baino gehiago bilduko dira (hiriak, tokiko gobernuak, adituak, irakasleak, kultura-eragileak eta garapen jasangarriko eragileak) “Garapen Jasangarriaren Kultura. Hiriak lider” titulupean. Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Kulturaren III. goi-bileraren helburua da azken bi goi-bileretan egindako lanarekin jarraitzea, hau da, 2015. urtean Bilbon eta 2017. urtean Jeju-n (Hego Korea) egindako lanari ekitea.

Nazioarteko hitzorduan, halaber, Bilbok Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Kulturaren batzordearen hamaseigarren bileran hartuko du parte, non hiribilduak presidenteordetzetako bat duen. Bilera apirilaren 4an izango da, eta batzordearen lan-programaren egikaritze-egoera aurkeztu eta eztabaidatuko da bertan.

Era berean, Bilbok Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Bureau Exekutiboan parte hartuko du Montevideon apirilaren 4tik 6ra. Tokiko Gobernu Batuen Bureau Exekutiboak Tokiko Gobernu Batuen Munduko Kontseiluaren erabakiak burutu eta proposamenei hasiera emateko ardura dauka. Horrez gain, nazioarteko erakunde horren kudeaketa administratiboa egiteaz ere arduratzen da, nazioarteko foro nagusietan tokiko eta eskualdeetako gobernuen bozeramaile lanak egiten dituena.