JARDUERA FISIKOAREN MUNDUKO EGUNA

Bilboko udalak "fitnessaren ate irekien” eguna antolatu du larunbatean

08.02.2020 | 23:02
Bilboko udalak "fitnessaren ate irekien” eguna antolatu du larunbatean.

BILBO. Bilboko udalak  "fitnessaren ate irekien" eguna antolatu du larunbatean. Goizeko 10:00etatik 14:00etara, abonatuak nahiz abonatu ez direnak Bilbao Kirolaken 10 kiroldegietako fitness aretoetak erabili ahalko dituzte.

Fitness areto guztietan, ariketetan aholkua eta dinamizazioa eskainiko dituzten pertsonak egongo dira. Parte hartzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Ekimen honek kirola eta jarduera fisikoa sustatu gura ditu bilbotarren artean, beraien ongizatea eta osasuna hobetzeko helburuz.

OHITURA OSASUNTSU XUMEAK

Ate irekien jardunaldi honetaz gain, gaurtik aurrera (astelehena, apirilak 1) zapatura arte (apirilak 6) Bilboko Udalak herritarrei ohitura erraz batzuk gogoraraziko dizkie ahalik eta modurik osasuntsuenean kirola egin dezaten, Bilbao Kirolaken sare sozialen bidez:

Ez ahaztu zure ur botila! Ariketa fisikoa egiten duguenan gure gorputzak ura eta gatz mineralak galtzen ditu. Hidratazioa ooinarrizkoa da eta gainera, lesioak sahiesten ditu.

Ez duzu kirola bakarrik egin nahi? Binaka edota taldean egiten baduzu motibazioa eta ohitura lortzen lagunduko zaitu.

Ordu bete ibiltzea sasoi onean egotea lagunduko zaitu. Egunero dituzun ohiturak aldatu: erabili eskailerak, joan oinez lanera, jaitsi garraio publikotik geraleku bat lehenago?

Egizu lo egunean 7 edo 8 ordu, gutxienez. Atsedena ondo hartzea beharrezkoa da egunari energiaz aurre egiteko eta osasuntsu bizitzeko.

Bete ahal dituzun helburuak finkatu eta setatsua izan. Kirolean emaitza onenak denbora luzean lortzen dira. Pertsona bakoitzak bere mugak zeintzuk diren badaki. Lehiatia izan eta lortuko duzu.

Ariketa fisikoa eta elikadura osasungarria bizimodu osasuntsua izaten lagunduko zaitu. Onurak anitzak dira eta denbora laburrean ikusiko dituzu.

Udalak gogora ekarri nahi du eguneroko gauza txikiek ere asko hobetu ahal dutela bizi-kalitatea: eskailerak igotzea, lanera oinez joatea edo egunero bi litro ur edatea, besteak beste.