BILBO. Harrapazank programak izena emateko epea luzatu du. Harrapazank 12 eta 18 urte bitarteko bilbotarrentzat da, eta haien gustuen araberako tailerrak eskaintzen dira, guztiak euskaraz.

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak (euskararen aldeko kultur elkarteen federazioak) antolatzen dute HARRAPAZANK, gazteek aisialdian euskara erabil dezaten sustatu eta motibatzeko modu erakargarri eta berritzaile batean.

Oraingo edizio honetan, izena emateko epea luzatu egin da, Bilbon erroldatuta dauden 12 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera izan dezaten parte hartzeko. Era horretan, bilbotar gazteak animatu nahi dira doako lantegi horietan eta talentuen lehiaketan parte har dezaten beren trebetasunak erakutsiz.

Harrapazank-en hiru programa horietarako izena emateko epea astelehenean irekitzen da berriro, martxoak 18, eta webaren bidez eman ahalko da izena (www.harrapazank.eus). Inprimakia betetzeaz gain, gurasoen baimenak aurkeztu beharko dituzte parte hartu ahal izateko.

Harrapazank GAMER GELA: izena emateko epea maiatzaren 3ra arte izango da.

Harrapazank GAMER GELA: hemen ere, izena emateko epea maiatzaren 3ra arte izango da.

Harrapazank ESZENA: izena emateko epea apirilaren 5era arte izango da.

1-HARRAPAZANK GAMER GELA

Lantegi hauek 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat dira, bideojokoen munduan sakonago murgiltzeko.

Lantegiok bi egunetan gauzatuko dira, eta 60 leku izango dira guztira. Ordubeteko saioak izango dira, eta, gehienez ere, 10 pertsonak parte hartuko dute lantegi bakoitzean, 17:30etik 20:30era. Zehazki, honela gauzatuko dira:

Maiatzaren 9an, Euskararen Etxean.

Maiatzaren 10ean, Ibaiondoko Udaltegian ("La Bolsa" eraikina)

2-HARRAPAZANK URBAN

Modalitate honetan, lantegi bat eskaintzen da kaleko artea ikasi ahal izateko, hala nola graffiti-a, beatbox-a, popping dantza eta Instagram-erako argazkiak egitea Smartphone-arekin bidez. Bi egun eskainiko dira, ordu erdiko saioetan.

Maiatzaren 17an, ostiralean, 18:00etatik 19:30era, Begoñako Udaltegiko patioan.

Maiatzaren 18an, larunbatean, 12:00etatik 13:30era Euskalduna zubiaren azpian, eta Hockey pistan.

Lantegi guztiak dira doakoak, eta euskaraz. Nahikoa da Bilbon erroldatuta egotea. Informazio gehiago, web-orrian (www.harrapazank.eus).

3-HARRAPAZANK ESZENA

Talentu-lehiaketa bat dugu hau, Bilboko gazteek hainbat arlotan duten trebezia erakuts dezaten, besteak beste antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketan eta txisteak kontatzen. Bi kategoria dauzka:

Harrapazank junior, 12 eta 15 urte bitartekoentzat.

Harrapazank senior, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.

Une honetan, 150 gazte baino gehiagok eman du izena; baina, hala ere, beste 15 egun luzatu nahi da izena emateko epea, gazteenek ere aukera izan dezaten parte hartzeko eta beren talentua erakusteko.

Lehiaketako parte-hartzaileak hautatu baino lehen, bi astez, entsegu luzeak egingo dituzte barrutiko udaltegietan, irakasle profesionalekin. Irakasleok euren arte-gaitasuna hobetzen lagunduko diete, eta euren trebeziak hobetzen. Hona haien izenak: Olatz Gamboa, Jon Casamayor, Ugaitz Alegría, Andrea Lopez, Ines Bermejo, Eñaut Asurabarrena, Paul Beitia, Koldo Olabarri eta Urtza Zuazo.

Ondoren, bi kategorietan, casting bat egingo da Bilborock Aretoan; han, antzerkirako, dantzarako, musikarako, bakarrizketetarako, txisteetarako eta beste arlo batzuetarako dauzkaten talentuak erakutsiko dituzte. Casting hauek apirilaren 29tik maiatzaren 2ra arte gauzatuko dira, eta Ugaitz Alegría, Ylenia Baglietto, Xabi Hoop eta Vera Alonsok emango dituzte.

10 talde hautatuko dituzte kategoria bakoitzean, eta beren trebetasunak erakutsiko dituzte Bilborock Aretoko atzenengo galetan: han hautatuko dira irabazleak. Finalaren aurretik, ordea, talde hautatuek masterclass bat jasoko dute, maiatzaren 31n, Begoñako Udaltegian, beren jarduerak are eta gehiago hobetzeko.

Finalak Bilborock Aretoan izango dira: ekainaren 21ean, 18:00etan, Junior Gala, eta ekainaren 22an, 18:00etan, Senior Gala. Bi final horietan dira bina sari entregatuko dira, 500 eurokoak, kategoria bakoitzean. Miren Gaztañagak aurkeztuko ditu, eta DJ Unai Goikolearen parte hartzea izango dute. Final horietako epaimahaia Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Xabi Hoo eta Vera Alonsok osatuko dute.Beste alde batetik, finalera pasatzen ez diren partaideek ikasten jarraitzeko aukera izango dute arteetako eta kulturako profesionalekin," HOBEKUNTZA LANTEGI" batean, Begoñako barrutiko udaltegian, maiatzaren 24an.

Gainera, prozesua nola doan ikusi ahalko da HARRAPAZANKen Youtubeko kanalaren bidez eta sare sozialetako (Twitter, Facebook eta Instagram) profilen bidez.