BILBO. “Bilbao You Week” laugarren edizioak Euskadiko gazte youtuberrak bilduko ditu . Tailerrak izango dira ikus-entzunezkoetako trikimailuez, bideoak sortzeko edo kantak jasotzeko, bai eta sormen-prozesuaren garrantziaz eta abar.... Laugarren edizioa martxoaren 14an, 15ean eta 16an egingo a, arratsaldez, Bilborock aretoan.

#BYW2019-ek era bateko eta besteko tailerrez betetako programa eskaintzen du, hala nola sormen-prozesuaren garrantziari buruzkoak, ikus-entzunezkoekiko trikimailuei buruzkoak, edo Youtubera kantak jasotzeko moduaz. Berrikuntza gisa, laugarren aldi honetan eduki digitalen sortzaileen Euskadi osoko lehenbiziko topaketa izango da. Tailerrak doakoak izango dira, eta interesdunek nahikoa dute Bilbao Gazte web orrian izena ematea. #BYW2019 honetan parte hartzen duten youtuber-en % 70 emakumeak dira.

MARTXOAREN 14, 15 ETA 16KO PROGRAMA, BILBOROCKEN

Martxoaren 14a, eguena:

Jaialdia 18:30ean hasiko da, BIDEOA MUGIKORRAREKIN izeneko tailerrarekin, Koala Rabiosoren eskutik. Gaur egun, oso ohikoa da gailu bat edukitzea norberak, kalitatezko bideoak grabatzeko eta editatzeko aukera ematen duena. Lantegi honetan, Koala Rabiosok erakutsiko du nola editatu mugikorrarekin grabatutako bideoak tresna digitalekin.

20:00etan, SOFIA (ZAYIK) ETA VÍCTOR DE METALOVISIÓNek metal musikako beren musika kanalarekin izandako esperientzia azalduko dute, zer lorpen izan dituzten, nola adiskideen artean egindako kanal bat profesionalizatu egin daitekeen, nola iristen diren jaialdi handietara, zer proiektu berri duten asmotan aurten, horien artean Youtube kanal moduan Mexikora egin zuten lehenbiziko bidaia, beren arropa marka propioa abiarazi izana.

Martxoaren 15a, (barikua):

18:30ean, COACH VOCAL tailerra izango da CHRISTIAN VILLANUEVArekin. Christian kantaria eta ekoizlea da, soinuaren, musikaren eta Youtuberen zale amorratua. 2013an Boy Band osatzeko hautatutako bost pertsonen artean egon zen, El Hormiguero eta Carlos Jeanek antolatutako lehiaketa batean.

Beren kanalean aurki daitezke: beren kantak, bertsioak eta musika, eta edukien beste sortzaile batzuekin batera egindako elkarlan bidezko lanak. "Grita" kantan, esaterako, bullyingari buruz hitz egiten dute. Tailerra honetan azalduko dute nolako esperientzia izan duten kantak konposatzeko orduan eta kantatzeko orduan, eta hainbat tresnaren berri emango dute, zeinen bidez kantatzen hasi berriak direnei lagundu ahal zaien, eta Youtuben beren kantak hedatzeko aukera eman. Gainera, zapatuan bertan izango den ikuskizun batean gozatu ahal izango ditugu haien kantak.

20:00etan, Anabel Lorentek eta Christian Floresek DETRÁS DEL #TRUESTORY izeneko tailerra egingo dute. Anabel Lorente artistak irakiten jarri ditu sare sozialak bere True Story formatuarekin. Tailer honetan, parte hartzaileei azalduko die bere sortze-prozesua eta baliatzen dituen tresna digitalak, bere lankide Christian Floresekin batera.

Anabel pedagogoa da, komunitate-zerbitzuak eta proiektuak kudeatzen ditu ikasleak komunitate-jardueretan jardun daitezen; bitartekaria da ikastetxearen eta erakundeen artean. Halaber, egoera txarrean bizi diren umeendako gizarte - eta hezkuntza-behaketan jarduten da. Marrazki bizidunak egiten ditu bidegabekerien inguruan, eta pil-pilean jarri zituen sare sozialak.

Zapatuko ikuskizunen artean, bere bakarrizketa feminista eskainiko digu.

Christian Floresek, ostera, edukiak sortzen ditu bere Youtube kanal propiorako, PlayGround bezalako kanaletarako eta Wikileaks-eko Youtubeko "Cultura para millenials" atalerako. Oraintsu, gainera, bigarren saria irabazi du film laburren Concurso Iberoamericano izeneko lehiaketan (RTV2 telebistako Versión Española programan), "Marilyn Monroe quiere hablar con Warhol" obrarekin.

Martxoaren 16an, zapatuan, "Bilbao You Weeken" laugarren edizio honi amaiera emateko, bere bideoen hautapen bat proiektatuko da Photocall delakoan zehar, eta Dj Queer (R) Evolution-en saio bat izango da.

21:30ean, "ROENLARED" izeneko topaketa gozatu ahal izango dugu. Youtuber honek lehenengo aldiz bisitatuko du Bilbo. Desberdintasun sozialen kontrako bere esperientziak kontatuko ditu, bere bidaiak, boluntario gisa izan duen esperientzia, egoera gaiztoei nola egin izan dien aurre, animalien alderako bere zaletasuna, dantzazaletasuna eta abar.

Martxoaren 16an, zapatuan:

18:00etatik aurrera, hainbat ikuskizun izango dira:

Belén Pueyo (ezagunagoa da Belena Gaynor izenarekin), gaur egun, Digital Manager da Operación Triunfo programan, eta bera arduratzen da Percebes y Grelosekin batera Youtubeko "Lo de antes de OT" aurkezteaz. Hainbat urte daramatza edukiak Youtubera jasotzen.

Zirimiri Challenge. #BYW2019-k emango du #ZirimiriChallenge saileko lehenbiziko kapitulua, eta protagonista nagusietako batzuekin hitz egingo du. Youtuberrak protagonista dituen sail digital bat da. Zirimiri protagonistaren izenetan, kulturaren kontrako mugimendu sozial bat da, indarkeria matxistaren aldekoa eta eskubideen eta aukeren desberdintasunaren aldekoa.

Kaos. Estudio Katastrófico. Juan Bermúdez, Youtuben, komiki marrazkilaria da, animatzailea, idazlea eta youtuberra. Oraintsu, "El Chico Azul con Pies de Hierro" izeneko argitalpena argitaratu du, zeina salmentetan aurreneko tokian baitago "fAmiliaren gaineko gaztetxo-eleberriak" kategorian. Zapatuan, agertokien gainean, daukan talentua erakutsiko du ikuskizun oso berezi batean, non bertaratuek Kaos animatu ahal izango duten sare sozialen bitartez, marrazkiak egin ditzan, jardunaldien Hashtag-a erabiliz. Beste alde batetik, lehenbiziko aldiz sinatuko du Bilbon bere liburu berria, eta jardunaldian bertan eskuratu ahal izango da.

Alba Vidalek, zeina ezagunagoa baita Koala Rabioso izenarekin, hainbat kanal dauzka Youtuben, eta, handik, bere aletxoa jartzen du mundu hobe bat eraikitzeko. Youtubeko zilarrezko hiru botoi dauzka bere Koala Rabioso kanalengatik (umorezko sketchak dira, botere abusuaz, desberdintasunaz eta zentsuraz ohartarazteko), Koala Vlogs kanalarengatik (desberdintasunen kontrako, animalien eskubideen aldeko eta elikadura osasungarri eta arduratsuaren aldeko aktibismoa) eta Spanish Queens kanalarengatik (elkarlanezko kanal bat da, LGBTQ komunitatearen eskubideen aldekoa), eta bitácora sari bat irabazi zuen berarekin 2012an. 2016an, Koala Studios sortu zuen, Youtuberrek sortutako lehenbiziko kooperatiba estatuan, eta 2018an, bere lehenbiziko arropa marka genero gabekoa abiarazi zuen. Laugarren edizio honetan, Bilbao You Week jaialdiak formatu berri bat estreinatuko du: Late Night izenekoa, emakume batek aurkeztua, non gonbidatuek bizitzako galderarik absurdoenei erantzungo baitiete.

Naty Pérezek, zeina ezagunagoa baita Naty Penadas izenarekin bere Penadas por la Ley musika-taldearengatik (emakumeek sortutako lehenbiziko Punk taldea da disko bat grabatzen duena Latinoamerikan), 25 urte daramatza emakumeen eskubideen alde borrokan. Sare sozialetarako edukiak sortzen ditu, eta bere Youtube kanalean, musikaz gain, beste ikuspuntu bat eskaini ohi du hainbat gairen gainean. Koala Studios-en CEO founder da Koala Rabiosorekin batera. DJ saio berezi bat izango da, Queer (R)Evolution izenekoa, non emakumeek edo nortasun ez-binariodunek egindako musika jarriko baita.

Ibilbide ezaguna dute youtuben Hola Julen eta Rose of Dolls youtuberrek, haiek izango dira ikuskizunak aurkezteko ardura izango dutenak.

Julen Hernándezek, zeina ezagunagoa baita Hola Julen izenarekin, kazetaritza eta ikus-entzunezko komunikazioa ikasi du. Halaber, Vloggers Now!2 liburuan parte hartu du, non RoEnLaRed en eta Koala Rabiosoren ospeko youtuberrek ere parte hartu baitzuten. Gaur egun, baliozko edukiak sortzen jarraitzen du, hala nola bere azken bideoa: "Periodismo en estado de crisis".

Rose of Dolls, ordea, Arte Ederretan lizentziatua eta ikus-entzunezkoetako doktorea da; master bat dauka Gizarte Komunikazioan eta beste bat tratu txarren eta genero-indarkeriaren inguruko aditu gisa. Aktorea da, gidoilari zuzendaria eta Bilbao Serieslanden CEO (Bilbo urrian zehar eta duela lau urtetik hona munduaren erdigunean jartzen duen sail digitalen jaialdia). Oraindik ez ditu bete 30 urte, eta dagoeneko 30 herrialdetan egona da, haietako zenbaitetan bere sail digitalak aurkezten, hala nola Errusian, Argentian, AEBn, Italian, Alemanian eta abarretan.

Jaialdiak irauten duen hiru egunetan meet & greet eta photocall-a egongo da artista gonbidatuekin.