Astelehen honetatik aurrera, Usansoloko biztanleek Lanbideren tramitazioak auzoan bertan egin ahal izango dituzte, bertan egoitza berria zabaldu baitute. Egoitza hori auzotarren aspaldiko eskaera bat zen.

Txapelena baserrian kokatuta dago zerbitzu berria, Galdakaoko Udalarekin lankidetza estuan: Galdakaoko Udalak utziko ditu instalazioak eta Gaztaroa_Sartu Kooperatiba elkarteak kudeatuko du.

Lanbideko tramiteak egiteko espazio fisiko egonkor bat bermatuko da beraz, non erabiltzaileen esku jartzen den lana bilatzeko baliabideei buruzko autokontsulta-tresnak dituen leku bat.

Zerbitzu horrek orientatzaile bat izango du, gizarteratzeko ibilbidean eta hori errazten duten tresnen erabileran lagungarri izango dena.

Taldekako tailerrak ere egingo dira, batetik, Enplegu Zentroan auto-erabilerarako tresnak ezagutarazteko, eta, bestetik, lana bilatzekoa.

Zerbitzu honen erabiltzaileek Lanbiden izena emanda egon beharko dute aldez aurretik, eta altako administrazio-egoeran.

Halaber, Orientazio orokorreko zerbitzuak (astelehenetik ostiralera goizez, astelehenetan eta asteazkenetan arratsaldez ere bai) eta Orientazio espezializatuko zerbitzuak (astelehenetik ostiralera goizez eta asteazkenetan arratsaldez ere bai) egongo dira.

Orientazio zerbitzua jasotzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea 946 62 05 telefonoan. Jendaurreko ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 14:00etara eta asteazken eta ostiraletan arratsaldeko 15:00etatik 18:00etara.