Korrika 24 orduz jarraian, gelditu gabe, arrazoi on batengatik edo, kasu honetan, bi arrazoi onengatik. Hori egin dute Bertako - Javi Conde Basauri Atletismo Egokituko Klubeko 53 atletak. Izan ere, elkartasunezko kirol-erronka egin dute Basauriko Artunduagako atletismo-pistetan. Helburu bikoitza izan du erronka honek: batetik, benetan inklusiboak diren Joko Paralinpikoak aldarrikatzea, eta, bestetik, laguntza txiki bat ematea La Palma uharteko atletismo-klub bati, "gaurkotasun tristea duena", azaldu dute klubetik. "Bada garaia mugimendu paralinpikoaren bidegabekeria historiko batzuk amaitzea. Tokio 2020an, jokoan zeuden 1.617 dominetatik 63 baino ez ziren izan desgaitasun intelektuala zuten atletentzat, eta hori da desgaitasunik handiena maila globalean", azaldu du Javi Condek, basauriko klubeko lehendakaria.

Bertako Javi Conde klubak hainbat galdera egin zizkion bere buruari. "Zergatik daude desgaitasun intelektuala duten kirolariak gutxiegi ordezkatuta Jokoetan?, Down sindromea duten kirolariek zergatik ezin dute berdintasunean lehiatu Jokoetan?, Ez al da ordua aldatzeko eta Sydney 2000n gertatutakoaren kapitulua ixteko?". Eta galdera horien aurrean argi eta garbi eran- tzun zuten orain dela egun batzuk Artunduagako pistan: arazo hori ikusarazteko erronka solidario bat antolatu zuten. "Ausart guzti horiek desgaitasuna duten kirolariak Paralinpiar Jokoetan benetan sartzea lortzeko lehiatu ziren".

Horrela, "adimen-urritasuna duten kirolariek ikusezin izateari utz diezaioten eta Paralinpiar Jokoetan dagokien parte-hartzea izan dezaten korrika egin zuten". Joko Paralinpikoetan Down sindromea duten kirolarientzako berariazko kategoria bat sartzearen alde lehia- tzen aritu ziren 24 ordu jarraian, eta nola gainera, erronka lortuta, noski. Izan ere, "munduko marka berria ezarri dute": 290,3 kilometro egin dituzte 24 ordutan Artunduaga kiroldegiko pistan. 10 eta 63 urte bitarteko atletek, eta desgaitasun desberdinak dituztenek, mundu-mailako marka bat ezartzea proposatu zuten, joko paralinpiko "benetan inklusiboak" eskatzeko.

"Probaren arrakasta klubeko atleten ahalegin bikainagatik eta boluntarioen, epaileen, babesleen eta Basauriko Udalaren beraren lankidetzagatik lortu da". Orain, Bertako-Javi Conde klubak 2.093 euro emango dizkio La Palma uharteko El Paso Atletismo Klubari, egindako kilometroengatik. "Bere pista hiru metroko errautsez lurperatu da, eta laba isurietatik 200 metrora baino ez, baina okerrena, eta konpontzeko denbora asko beharko duena, errepideak labaz estalita geratu direla da". "Basauriko taldeko atletek euren erronkari zentzu gehiago ematea erabaki zuten La Palmako talde honi lagunduz". Dagoeneko 25 urte daramatza Javi Condek sortutako klubak euskal atletismo paralinpikoa merezi duen tokian jartzeko borrokan, eta, "klubari dagokionez, ez da hori azken erronka izango".

Aldarrikapena

Jokoetan parte hartzeko. Erronka horren aldarrikapena, Paralinpiar Jokoetan Down Sindromea duten pertsonen-tzako berariazko kategoria izatea, ez da berria klubean. Izan ere, hainbat hilabete darama-tzate kirol-erronka desberdinak egiten, haien aldarrikapena ikusarazteko.

Beti korrika, helmugara. Horrela, duela hilabete ba- tzuetatik hona, hainbat erronka egiten ari dituzte, "kezka hori ikusarazteko eta, horrela, kirolaren munduan sartzearen aldeko apustuari jarraitzeko". Oraingoz, horietako batzuk egin dituzte, beti korrika, eta beti "helmugara" iritsita eta helburu baten alde aurrera eginez.