Etxebarrik haurren Gabonetako oporretako hainbat egunetan irekiko du lukoteka zerbitzua. Goizeko eta eguneko zerbitzuan egingo du, kultur etxean eta Barandiaran Eskolan. Ludoteka abenduaren 28an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean irekiko da, familiek Etxebarriko haurrei zuzendutako zerbitzu hori izan dezaten. Gaur egungo egoera dela eta, kontuan hartu beharreko hainbat arau garrantzitsu egongo dira.

Horrela, besteak beste, parte-hartzaileak ez du joan behar eta ezin du jardueran parte hartu covid-19rekin lotuta egon daitekeen edozein sintomatologia aurkezten badu. Haurrei tenperatura hartuko zaie sarreran eta gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbituko dituzte haurrek eta beren taldearekin batuko dira. Gainera, derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea 2 metroko distantzia ezin bada gorde, beraz, haur guztiek etxetik eraman beharko dute maskara, eta sarreran erakutsi. Haurrek ezingo dute inolako jostailurik eraman etxetik. Haur bakoi-tzak bere hamaiketakoa eraman ahal izango du. Programazioak, jokoak, irteerak eta abar, unean uneko osasun egoerara egokituko dira.