Etxebarriko Udalak abian jarri du Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berritzeko parte-hartze prozesua. Hori garatzeko, Ajuriaguerra 3 arkitektoen bulegoari esleitu dio kontratua, eta diziplina anitzeko talde batekin batera, Plan Orokorraren faseak egingo ditu. Elkarrekin egingo den planaren ingurumen-ebaluazioa Ingubide aholkularitzari esleitu zaio. “Prozesu teknikoari lotuta eta aldi berean, herritarrek parte hartzeko aukera izango dute, beren iritzia emanez”, adierazi dute Udaletik.

Herritarren parte-hartzearen artikulazioa Udalak onartutako Plan Orokorreko Partaidetza Planean jasotzen da. Horrela, web orriaren bidez, herritarrak etengabe informatu ahal izango dira. “Horretarako, gune bat prestatuko da, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren informazio guztia jasoko duena”.

Pertsona guztiei bertaratzea errazteko asmoz, informazio- eta prestakuntza-saio bi egingo dira, eta bertan “zehatz-mehatz azalduko da Hiri Antolamenduko Plan Orokor bat dela, faseak dituela eta zein unetan eta zein bitartekoren bidez parte hartu ahal izango duten eta herritarrek beren iritzia eman ahal izango duten”. Hurrengo informazio-bilera bihar izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etatik 20:30era.

Ondoren, udalerriaren garapenaren hainbat alderdiri buruzko hausnarketa-tailer batzuk egingo dira. Abenduaren 14an, genero-ikuspegiari, inklusioari eta hiriari buruzko tailerra; 16an, mugikortasunari eta ingurumenari buruzko tailerra; urtarrilaren 11n tailerra, ondareari, jarduera ekonomikoari eta ekipamenduei buruzkoa eta 13an, etxebizitza eta espazio publikoarei buruzkoa. “Tailerrak jende guztiarentzat zabalik daude eta 19:00etan izango dira. Tokiak udalaren webgunean eta sare sozialen bidez jakinaraziko dira”.