Kukullagako ikasleek Udaletxea bisitatu dute

Etxebarriko ezagutzari eta udal funtzionamenduari buruzko unitate didaktikoaren esparruan

24.11.2021 | 00:26

Kukullaga Ikastetxeko ikasleek Etxebarriko Udaletxea ezagutzeko aukera izan dute beste edizio batez. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek berriro egin dituzte bisita hauek, Etxebarriko ezagutzari eta Udalaren funtzionamenduari buruzko unitate didaktikoaren esparruan.

"Joan den ikasturtean bertan behera utzi behar izan zen bisita, osasun-larrialdiagatik", eta aurten aurrez aurre egin ahal izan bada ere, Loren Oliva alkatearekin elkarrizketa bat egitera mugatu da bisita, osoko bilkura aretoan.

Egungo egoeraren aurrean, gainera, "oraingo honetan ezin izan gara sail bakoitzeko bulegoetara sartu, ohi bezala", aipatu dute udal arduradunek. Azaroaren 11 eta 12an, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako lau ikasgelak hurbildu ziren (2 talde egunean) Udala ezagutzeko.

Bi egun horietan, "talde bakoi-tzak elkarrizketa bat izan zuen alkatearekin, eta alkateak ikasleek aurrez prestatutako galderei erantzun zien". Etxebarri udalerria ezagutzeko helburua hezkuntza-kurrikulumaren esparruan ezarrita dago, eta jarduera hori "oso positibotzat" jo- tzen dute bai ikastetxeak bai Udalak berak, "aukera ematen baitu erakundea txikienengana hurbiltzeko".

Elkarrizketa horretan, Udaleko arloen eta sailen lanari buruzko galderak egin ziren batez ere, baita beraien lanari buruzkoak ere. Gainera, Amezola kalean esperientzia pilotu eta berezi gisa instalatuta dagoen eta Bartzelonako Udalak aldi baterako lagapenean utzi duen Aldagailu Inklusiboa ikusteko aukera ere izan zuten.

noticias de deia