Etxebarriko Zien-tziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren VI. Astea ospatuko da datozen egunetan. Gazteentzako hainbat hitzaldi eta tailer antolatu dira. Ekimen hau urtero bultzatzen du Europako Batasunak kultura zientifikoa susta- tzeko helburuarekin eta horretaz gain ikerketa zientifikoaren eta berrikuntza teknologikoaren garrantziaz herritarrak sentsibilizatzeko helburuarekin.

Aurten, “modu espezifikoan eta genero-ikuspegia kontuan hartuta, klima-aldaketarekin, energiaren erabilerarekin, medikun tzarekin eta zaintzarekin, etorkizuneko eta egungo industrien diseinuarekin zerikusia eta abarrekin lotura duten gaiak jorratu nahi izan ditugu, artisau-tzaren garrantzia eta oinarrizko robotika ahaztu gabe”, diote Udaletik. Bihar Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak, Exoeskeleto bat “erakutsiko digu eta errehabilitazio tresna hau paralisi maila ezberdina duten pertsonengan nola erabiltzen den azalduko digu”.

Tecnaliak Etxebarriko BHIko ikasleei zuzendutako Shaping the FutureOstegunean Herritartasuna, Erantzukizuna eta Berrikuntza hitzaldia emango du beste behin. ArcelorMittal enpresara bisita egingo dute batxilergoko 1. mailako ikasleek. Ostiralean Udaletxe plazan jarritako karpan, Escienciaren eskutik, haurren- tzako tailer desberdinak egingo dira eta larunbatean Doplay konpainiaren eskutik 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendutako Robotika tailerrak emango dira CIMEn hainbat saio eta taldetan banatuta. Arratsaldean, 17.00etatik aurrera, Botxinche, 3DLan, Larruzko eskuak eta Ikaskuntzaren eskutik, udaletxeko plazan, haurrei zuzendutako tailer ba- tzuk antolatu dituzte, non made in Etxebarri Artisautza eta Teknologia bat egingo dute.

19.30etan amaitzeko, berdintasun sailak antolatuta, Piztu EmakumeON Energía ikuskizun zientifikoa izango da. “Kongresu zientifiko zoro eta dibertigarri honetan, bi aktorek dena hankaz gora jarriko dute, emakume zientzialarien historian zehar nabigatuko dugu, emakumeek zientzian duten benetako pisua ezagutuko dugu eta esperimentu desberdinak egingo ditugu”.