Ikhazi Prestakuntza Zentroak dekorazio-pinturako prestakuntza-plan bat martxan jarri du. Dekorazio-pinturari buruzko prestakuntzak Eusko Jaurlaritzak homologatutako profesionaltasun-ziurtagiria emango du. Gainera, prozesu horrek berekin dakar gutxienez parte hartzen duten pertsonen %15 kontratatzea. Prestakuntza-plan hori Lanbidek eta Etxebarriko Udalak batera finantzatzen dute. Udaletik azaladu dute dekorazio-pinturako prestakuntza-proiektua dela, “belaunaldi-erreleboaren eta eskulan kualifikatuaren eskariari erantzuteko pinturaren sektorean”. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzen artean, enplegua lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsonentzako Gizartera-tze eta Laneratze Proiektu Bereziak garatzera bideratutakoak, Dekorazio-pinturaren prestakuntza-proiektua dago, Ikhazi Formación SL enpresak diseinatu duena sektorea profesionalizatzeko eta “pintoreen gremioan belaunaldi-erreleboaren eta eskulan kualifikatuaren premia izugarria estaltzeko”. Proiekturi deitzen zaio XXI. menendeko Pintorea: profesionaltasun-ziurtagiria + Proiektu Artistikoa, eta “aurtengo abenduan hasiko da. Era berean, dekorazio-pinturari buruzko prestakuntza teknikoa jasotzen du, Eusko Jaurlaritzak homologatutako profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez, proiektu artistiko bat egitea udalerriko fatxada batzuetan horma-irudi batzuk sortuz”, aipatu dute. Dekorazio Pinturako Proiektu Bereziaren helburua 15 pertsona gaitzea eta profesionalizatzea da, batez ere Etxebarrikoak, azken helburua lan-merkatuan sartzea izanik, “kualifikazio profesional eta tekniko nahikoa duten profesionalak bilatzen dituen sektore batean, baita zeharkako beste gaikuntza batzuk ere”. Era berean Dekorazio-pinturako profesionaltasun-ziurtagiria, lan eta lanbide-orientazioa, praktiketan lagun-tzea eta erraztea, banakako gizarte eta lan-trebetasunei buruzko orientazioa eta Ikhazi prestakuntza-zentroko profesionalen tutoretza. Informazio gehiago info@ikhazi.com edo cime@cimenet.net.