Etxebarriko Udalak tokiko merkataritza eta ostalaritza biziberritzeko ekintza plan berria aurkeztu du. Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia (Perco) azpiegiturak hobetzeko ekintza arloekin eta proposamenekin berritu da. “Etxebarriko biztanleriaren merkataritza-gastu osoaren %53a udalerritik kanpo egiten dela kalkulatzen da”, azaldu dute Udaletik, eta ekintza plan hau “tresna komun bat da, gure egitura sozio-komertziala hobe-tzen laguntzen duten baliabideak eskaintzea helburu komun bat lortzeko”. Plan berezi hau garatzen ari da, datozen urteetan garatuko diren ekintzak merkataritza eta ostalaritza eskaintza susta-tzeko tresna egokiak hornitzeko helburuarekin, “era horretan, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea eta udalerriko garapen sozioekonomikoa sustatzen baita”. Plan honek bi fase nagusi ditu: diagnostiko fasea, tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren egoera aztertzeko eta plangintza fasea, zeinetan, egindako diagnostikoaren arabera, etorkizunean garatzeko ildoak eta ekintzak ezarri baitira. Lan Mahaia sortzeko beharra agertu zen planaren aurkezpena egn ondoren, “Percon ezarritako ekintzak modu koordinatuan garatu ahal izateko”.

Udalaren izenean, Loren Oliva Etxebarriko alkatea eta Diego Sánchez Merkataritza zinegotzia egon ziren ekitaldian. Plan hau Siadeco enpresak diseinatu du udalerriko merkataritza eta ostalaritzako errealitatearen diagnostiko fasean lortutako emaitzetan oinarrituta, eta horri esker, “lan ildoak eta etorkizunean garatu beharreko ekintzak identifikatu eta zehaztu ahal izan dira Etxebarriko merkataritza eta ostalaritza dinamikak sustatzeko asmoz”. Plana jarduera-eredu integralean oinarritzen da 6 arlo estrategiko handiren bidez: merkataritza-dinamikan eragina duten hirigintza-plangintzako elementuen hobekuntza, Etxebarriko hornidura komertzialaren hedapena eta hobekuntza, komunikazioaren hobekuntza eta dinamika sozio-komertziala, sektoreko profesionalen prestakuntza eta birziklapena sustatzea, merkataritza-elkarteak sustatzea, eta eragile publiko eta pribatuen artikulazioa eta inplikazioa Plana gauzatzerakoan.