Udalekuak eta gazteentzako jarduera eskaintza zabala egongo da Etxebarrin uda honetan. Horrela, haur eta gazte etxebarritarrek osasun-egoerara egokitutako Udalekuak izango dituzte. Udaletik azaldutakoaren arabera, "udako jarduerak egoeraren arabera egokitzen joango dira uneoro; beraz, programazioan beharrezkoak diren aldaketak sartu ahal izango dira".

Azpimarratzekoa da gizarte eremuko eta eremu pribatuko entitateek ere udako programak eskainiko dituztela. Hau honela, Etxebarriko "10 entitate eta klub inguruk Etxebarriko gazteei aisirako esakintza zabala prestatuko die uda honetarako". Programa ekainaren 28an jarriko da abian, horretarako izen ematea gauzatu beharko da apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean.

Gainera, pandemiaren egoerak ahalbidetzen duen neurrian, jantokiko edo aurretiko harrerako ohiko zerbitzuak eskainiko dira. Garrantzitsua da gogoratzea Eusko Jaurlari-tzak ezarritako jarraibideak betetzeaz gain, udako jarduerak uneoro egokituko direla egoerara, eta, gainera, segurtasun-neurriak ere beharrezkoak izango dira; maskara...

"Bai Udalak bai elkarlanean aritzen diren entitateek, etxebarritar gazteen aisialdira zuzendutako alternatibaren alde apostu egiten dute, helburu hezitzaile eta gizarte arlokoez gain, parte-hartzaile guztien segurtasuna bermatuko duena".