Emakumeen Ahotsak zikloakEmakumeen Ahotsak euskal artistak hurbilduko ditu Basauriko Social Antzokira. Martxoa musika, antzerki, dantza eta zinema programazioarekin dator, emakumea protagonista dela. Ainara LeGardon eta Anne Etchegoyen izango dira, besteak beste, Social Antzokiko agertokian. Rescue. The archive in the mouth eta Emazte diskoak aurkeztuko dituzte hurrenez hurren.

Bestalde, Adriana Bilbao dantzari eta koreografoa martxoaren 20an igoko da Social Antzokiko agertokira, ECLAT muntaia berriarekin. Azkenik, Eguzki Zubia aktoreak Mi 3er acto umorez beteriko obra.

Zikloak bi zine emanaldi ere izango ditu, hilaren 4an eta 25ean, Claudia Navas eta Urszula Antoniak zinemagileek zuzendutako Las mil y una eta Las mil y unaMás allá de las palabras, hurrenez hurren. Martxoko ikuskizunen programazioa osatuko da Ganso & Cia konpainiaren Alpha emanaldiarekin eta Gabino Diego eta Cecilia Solaguren aktoreen Los mojigatos komediarekin (martxoak 7 eta 27). Azken hau, komedia dibertigarria da, Gabino Diego eta Cecilia Solagurenen eskutik, Magüi Miraren zuzendaritzapean. Alpha, oso interesgarria den clown ikuskizuna da. Ikuskizun guztiak 19:00etan hasiko dira, Alpha izan ezik (12:30etan).

Gainera, martxoaren 1ean apirileko ikuskizunetarako sarrerak salgai jarriko dituzte. Besteak beste, Compañía Joven P6ren Ubú, rey de las finanzas (apirilak 10), Tanttakaren Ameritako bidaia (apirilak 16), A vueltas con Lorca, Carmelo Gomezekin (17), Etxerik txikiena (Yarleku Teatro, apirilak 18) eta Charadas, Krego-Martin Danza konpainiaren eskutik (18) ikuskizunak, aurkeztuko dituzte apirilean Basauriko Social Antzokian.

Osasun-segurtasuneko arauak ezarri dira. Horrela, denboras joatea komenigarria da eta funtzioa hasi eta gero, ezinezkoa izango da aretora sartzea. Gainera sarrera eta irteera modu ordenatuan eta distantziak errespetatuz egiten dira. Ezinbestekoa da sarreran esleitutako besaulkia hartzea eta sartzerako orduan, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharra dago. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da gainera.

Martxoan

Zikloa

Emakume euskaldunak. ‘Emakumeen Ahotsak’ zikloa antolatu dute Basauriko Social Antzokian eta Ainara LeGardon (martxoak 5), Anne Etchegoyen (martxoak 13), Adriana Bilbao (martxoak 20) eta Eguzki Zubia (martxoak 26) euskal artisten ikuskizunak egongo dira ikusgai martxoan zehar. Ikuskizun guztiak 19:00etan hasiko dira, ‘Alpha’ izan ezik (12:30etan).

Segurtasuna

Neurriak. Osasun-segurtasuneko arauak ezarri dira. Horrela, denboraz joatea komenigarria da eta funtzioa hasi eta gero, ezinezkoa izango da aretora sartzea. Gainera sarrera eta irteera modu ordenatuan eta distantziak errespetatuz egiten dira. Ezinbestekoa da sarreran esleitutako besaulkia hartzea eta sartzerako orduan, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharra dago. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da gainera.